Igartubeiti baserriak Txotx denboraldia ospatuko du Aste Santuan
Descripción
Bisitariek sagar-zukua nola egiten den ikusiko dute
semana santa acción caserio museo igartubeiti museo sidra txotx
Ficha
- Autor: Agurtzane Núñez
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 23 de marzo de 2026
- Clasificación: 6.5. Museos
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017872
Texto completo
Igartubeiti baserri museoak duela ehunka urteko baserriko bizitza erakuskeko beta ematen du. Bere mendeetako pareten arteko altxorretako bat ganbaran dagoen tolarea da, bertako biztanleei sagardoa egiteko aukera ematen ziena. Txotx denboraldia ospatzeko, baserri museoak martxan jarriko du tolarea eta parte hartzaileek sagardoa nola egiten den ikasiko dute.
Sagarra biltzetik muztioa egiterako prozesu osoa bertatik bertara ikusi eta ikasiko dute parte hartzaileek: sagarrak jaso, matxakarekin zanpatu, eta txikitutakoa tolarean jarri zukua ateratzeko. Gainera, ekimenaren baitan XVI. mendeko baserriaren historia eta bere estruktura ezagutzeko aukera izango dute bisitariek, gune ezberdinetan zehar egingo den bisita gidatuarekin. Bukaeran, egindako muztioa dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, gazta pintxoarekin batera.
Ekitaldiak ordu eta erdi inguruko iraupena du eta egunean hiru bisita antolatuko dira: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz, eta arratsaldeko 17:30ean taldearen arabera aldatuko da hizkuntza. Parte hartu nahi dutenek aurrez erreserbatu beharko dute www.igartubeitibaserri.eus webgunearen bitartez, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezua bidaliz, edota 943.727.978 telefono zenbakira deituz.
Igartubeiti baserria Gipuzkoako zaharrenetarikoa da, eta probintziako baserrien estruktura tradizionalaren erakusle bikaina da. Hurrengo mendeetan garaiko beharrei egokitzeko aldaketak jasan bazituen ere, oraindik ere jatorrizko egitura mantentzen du, eta sagardoa egiteko tolareak, Euskal Herriko baserri tradizional interesgarrienetako bat bihurtzen dute. Baserria bera duela bost mendeko biztanleen bizitzaren errepasoa egiten duen museoa da, eta bere inguruan, euskal baserrien historia eta ezaugarriak azaltzen dituen Interpretazio Zentroa dago.