Sagardoaren lurraldea

Sagardo Egunak hitzordua du irundarrekin maiatzaren 9an

Descripción

Taupadak, Betti Gotti eta Antxeta Irratiak jaialdiaren xehetasunak aurkeztu dituzte

ocio gastronomía irun - sidra

Ficha

  • Autor: Joana Ochoteco Irun
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 29 de abril de 2026
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017857

Texto completo

Irungo Sagardo Egunak XXVIII. edizioa ospatuko du maiatzaren 9an. Ekimenaren aro berriko bigarren hitzordua izango da, Taupadak gobernuz kanpoko erakundeko Jokin Melidak gogorarazi duenez asteazken honetan Ola Sagardotegian ospatu den aurkezpenean. Betti Gotti Kultur Elkartea eta Antxeta Irratia izango dira aurten ere Taupadaren bidelagun Sagardo Egunaren antolakuntzan. Jokin Melidak Udalari ere luzatu dio bere esker ona aurten ekimenaren aldeko «apostu potenteagoa» egiteagatik.

Irungo Sagardo Eguna «ekimen solidarioa da, euskara eta kultura ardatz dituena», azpimarratu du Melidak. Jardunalditik lortzen diren etekinak Taupadak Boliviako San Ignacio de Moxos-en garatzen dituen proiektuetara bideratuko dira; hain zuzen ere, bertako eskola musikara eta herriko etxe guztietara edateko ura eramateko.

Antxeta Irratiko Paola Oskozek azaldu duenez, txotx irekiera 18:00tan izango da. Hamar sagardotegik hartuko dute parte, eta 3.600 sagardo botila eramango dituzte Urdanibia plazara. Pintxoak, aurten ere, Irungo zenbait elkarteen eskutik eskainiko dira: Irungo Motor Elkartea, Txingudi Rugby Klub, Euskal Kirolak, Alde Zaharreko Auzo Elkartea, Aialdean, Erlaitz Mendi Elkartea, La Salle, Kurpil Kirolak, EKT, Jostallu eta Nabarteneako bolondresek txorizo eta bakailu tortila pintxoak prestatuko dituzte. Plazan 10 eurotan salduko diren ticketen bidez pintxo bat eskuratzeko aukera izango da eta, aurtengo berrikuntza nagusi gisa, nahi adina sagardo trago, 21:00ak arte edo izakinak amaitu arte. Norbaitek pintxoren bat gehiago probatu nahi badu, bi euro balioko duten baleak erosiz egin ahal izango du.

Betti Gottiko Joxeja Zabalok jardunaldiaren kultur programa azaldu du: Bidasoako Erraldoiak 17:30etatik ibiliko dira plaza inguruan, eta oholtzara Irungo Kontserbatorioko eta Auntxa Trikitixa Taldeko trikitilariak igoko dira. Erromeria izango da baita ere eta, txotx itxiera ondoren, Los Trankilosek hartuko dute lekukoa.

Azkenik, Nuria Alzaga Kultur ordeazkariak eskerrak eman nahi izan dizkie Sagardo Egunaren antolakuntzan lan egiten duten ehundaka pertsonei. Balorean jarri nahi izan du ere Udalak ekimenari eskaini dion babesa, eta elkarlanean jarraitzeko garrantzia. Eta, gainera, datorren asteko larunbatean Urdanibia plazara hurbilduko diren pertsona guztiei gogoratu die ez dezatela ahaztu dagokion zapi koadroduna eramatea, Sagardo Eguna den festa handi horren bereizgarria baita.