Gipuzkoa, aurtengo Cider World ekitaldian
Descripción
2026ko apirilaren 16tik 18ra bitartean Cider World’26 ekitaldia egingo dute Alemanian, Frankfurten, eta Gipuzkoa izango da aurtengo edizioko lurralde gonbidatua.
alemania astigarraga ciderworld degustación gipuzkoa sidra gurutzeta concurso - zapiain sagardotegia
Ficha
- Autor: Jon URBE FOKU
- Fuente: Gara
- Fecha: 14 de abril de 2026
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017852
Texto completo
2026ko apirilaren 16tik 18ra bitartean Cider World’26 ekitaldia egingo dute Alemanian, Frankfurten, eta Gipuzkoa izango da aurtengo edizioko lurralde gonbidatua. Europako nazioarteko sagardo ekitaldi nagusietakoa da, eta sagardoaren arloko profesionalak zein sagardoaren munduan interesa duten kontsumitzaileak biltzen ditu. Hiru egunetan, Cider World azokaren egitaraurako antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera izateaz gain, hainbat jarduera izango dira sagardoaren kulturaren eskutik Gipuzkoako turismoa sustatzeko.