Sagar Uzta handia aurreikusi da Euskal Herriko sagastirik gehienetan
Descripción
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarako sagar bilketa hasi da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagasti gehienetan eta datozen egunetan hasiko da gainerako sagastietan.
manzana local euskal sagardoa marca sidra manzana cosecha
Ficha
- Fuente: Estrategia Empresarial
- Fecha: 15 de octubre de 2025
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017813
Texto completo
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarako sagar bilketa hasi da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagasti gehienetan eta datozen egunetan hasiko da gainerako sagastietan. Iazko urtearekin alderatuta, uzta handiagoa da aurten eta 6-7 miloi kg Euskal Sagar biltzea aurreikusten du Kontseilu arautzaileak. Heldutasunari dagokionean, iaz baino pixka bat aurreratuxeago dator heldutasuna, loraldia beranduagokoa izan bazen ere. Udako gaueko beroek eragindako aurreratzea izango da seguru asko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagastirik gehienetan espero da sagar gehiago. Sagarrik gehien eskuz bilduko da sagastietan, euskal orografia eta klimak horretara bideratzen baitu bilketa gehienetan. Gehienak arbolak astindu eta lurretik, baina badira eskuz sagarrondotik biltzen hasi direnak ere eta horrez gain, hemengo sagastietara egokitutako sagar biltzeko makinak ere badira. Uztak orekatzeaz gain, sagar biltzeko modu berriak eta egokituak bilatzea izango da sektorearen helburu nagusietako bat datozen urteetarako. Bertako sagarrak badu ezaugarri bat: bi urtean behin gehiago emateko joera.