Gaztañaga sagardotegia omendu zuten Donostiako XXXVIII. Sagardo Egunean
Descripción
Omenduek, José Ángel Gaztañaga eta María Ángeles Garmendia, jendetzaren babesa jaso zuten, baita sektoreko eta erakundeetako ordezkariena ere
ocio donostia sidrería gaztañaga homenaje - sidra
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 8 de septiembre de 2025
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017788
Texto completo
Jendetza elkartu zen asteburuan Donostiako Konstituzio plazan, XXXVIII. Sagardo Egunean. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Gaztañagako arduradunak omendu zituen. Izan ere, 2025ean 65 urte egin dituzten edota Sagardogintza lanak utzi dituzten sagardogileak omendu ohi ditu elkarteak. Aurtengo protagonistak Beterri-Buruntzako bailarakoak izan dira, horien artean, Andoaingo Gaztañagako Jose Angel Gaztañaga eta Maria Angeles Garmendia. Omenduek jendetzaren babesa jaso zuten, baita sektoreko eta erakundeetako ordezkariena ere.
Gainontzean, festa eta giro ona izan ziren nagusi Donostian. Sagardogileen eskutik jaso zituzten tragoak eta pintxoak. Guztira, 2024ko uztako 6.000 botila inguru zerbitzatu ziren. Eta trikitilariek eta bertsolariek girotu zuten plaza.