Sagardoaren lurraldea

Red Bay, sagardoa eta baleontzien historia formatu berrian uztartuta

Descripción

Sagardoa kontsumitzeko moduak aldatzen ari dira, bai Euskal Herrian, bai atzerrian, eta sagardogileak ohitura berrietara egokitzen ari dira. Usurbilgo Saizar sagardotegiak Red Bay izeneko lata merkaturatu du, euskal sagardoaren eta baleontzien historia uztartuz.

consumo lata red bay sidra sidrería saizar

Ficha

  • Fuente: naiz:
  • Fecha: 1 de mayo de 2025
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017670

Texto completo

Garagardoaren sektorean oso zabalduta dagoen aluminiozko ontzia apurka zabaltzen ari da sagardogintzan ere. Zenbait abantaila eskaintzen baditu ere, sagardoaren kontsumoak tradizioari lotuta jarraitzen du eta sagardozale askok beirazko botila nahiago izaten jarraitzen du.

Hala ere, eta pixkanaka bada ere, tradizioz betetako sektore honetan ohiturak aldatzen hasi dira eta, produktu berriak merkaturatzen ari diren bezalaxe, formatu berriak ere plazaratzen ari dira. Horien artean, gehien zabaltzen ari dena aluminiozko lata da, eskaintzen dituen abantailak asko baitira.

Alde batetik, botila osoaren aldean, lata batek pertsona batentzako adina sagardo kontsumitzeko aukera ematen du. Bestetik, ontzi arinagoa denez, etxetik kanpo edozein tokitara eramateko egokia da, puskatzeko beldurrik gabe. Eta, azkenik, osorik birzikla daitekeen ontzia da.