Sidra elaborada con manzana autóctona
Descripción
Sidra 7 Eusko Label / características / manzana autóctona
eusko label características sidra manzana
Ficha
- Autor: Desconocido
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2011-04-01
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: A83
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-001761
Texto completo
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sagardogile elkarteetako ordezkariak ere pozik agertu ziren. Honaino ailegatzeko jorratu den bide luzea aipatzen zuen Gipuzkoatik Arantxa Eguskitzak, produktu hau kalean izateko egon den adostasuna nabarmentzearekin batera. “Bide luzea egin dugu. Helburua lortu da. Bertako sagarrarekin eginiko sagardoa hemen dugu”, zioen. Baina lana hemen ez dela amaitzen zioen, “poliki aurrera jarraituko dugu. Bertako sagarrarekin litro gehiago ekoizteko gai izan behar gara”. Horrek ekarriko baitu, bere esanetan, sektorearen indartzea. “Sagardoaren etorkizuna hobea izan liteke aurrerantzean” Merezi izan duen bidea jorratuta eta modu berean jarraituta, sagardoak etorkizun esperantzagarria duela zioen Bizkaiko sagardogile elkarteko ordezkari Juan Jose Peciñak. “Sagardoarentzat etorkizuna ona edo hobea izan liteke gaurtik aurrera”, adierazi zuen, egitasmoan parte hartu duten erakunde eta teknikariei eskerrak helaraztearekin batera. Labeldun produktu berri honi lotutako kanpaina abian da jada. Spot berezi bat ikus ahal izango da hedabideetan, maiatzaren 8ra arte, “merkatuan nabarmentasuna lortzeko, Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektoreari balioa emanez”. Egitasmoaren inguruko informazio gehiago web orrialde honetan jaso daiteke: euskolabelsagardoa.net. Hogei sagardotegi Gipuzkoan hamalau: Aburuza, Aginaga, Añota, Astarbe, Baleio, Bereziartua, Eula, Iparragirre, Lizeaga, Ola, Petritegi, Rezola, Saizar eta Urbitarte. Bizkaian sei: Axpe, Etxebarria, Kandi, Laneko, Malgarrazaga eta Uxarte. Interesa agertu dutenak: Calonge, Etxeberria, Larrate, Urkiola, Itsas-Buru, Iturrieta eta Sebastianeko.