Sagardoaren lurraldea

Joan den astean foru diputatuak Xabier Urdangarin alkatearekin bildu ziren

Descripción

Udalarekin egindako lan-saioan, Astigarragarentzat garrantzitsuak diren gaiak eta beharrak jorratu ziren, Aldundiarekin batera landu beharrekoak. Besteak beste, autobus zerbitzua, kiroldegia eta eguneko zentroa.

ayuntamiento de astigarraga diputación foral sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 21 de enero de 2025
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017600

Texto completo

Goiza hasteko, Xabier Urdangarin alkatea eta Joseba Ilari Etxeberria zinegotzia, Eider Mendoza ahaldun nagusia eta beste bi diputatuekin bildu ziren lan- saio batean. Lan-saio horretara, Udalarentzat garrantzitsuak diren eta Aldundiarekin landu behar diren hainbat gai eraman ziren, Udalak mahai gainean dituen proiektu, behar eta erronkaK:

Garraioa, autobus-zerbitzua: Udalarentzat eta herritarrentzat gai garrantzitsua izanik, eta kontuan hartuta Astigarragan jasotzen ari garen zerbitzuak hutsune asko dituela, Udalak aspalditik lantzen dituen linea berberetan diputatuekin izandako bileran, oro har, eskatu zuen autobus-zerbitzuaren maiztasuna handitzea eta Donostiako mendebaldearekiko zuzeneko konexioa aztertzea (unibertsitateak, ospitaleak).
Kiroldegia eraberritzeko proiektua: Udala 2025ean hasiko da kiroldegia berritu eta handitzeko obrekin. 8,5 milioi euroko aurrekontua duen proiektua denez eta Udala proiektu hori bideratzeko egiten ari den eta egingo duen ahalegin ekonomikoa oso handia denez, Udalak 2025-2027 kirol-inbertsioen planean laguntza garrantzitsua jasotzea eskatu zuen bileran.
Eguneko zentro berria: Udalak 55 urtetik gorako pertsonak batuko dituen espazio atsegin bat sortzeko lanetan A* elkargunea +55 partaidetza-prozesuaren abian du, eta era berean Aldundiarekin harremanetan dago gaia lantzeko. Izan ere, eremu horretan ere eguneko zentro berria egitea aurreikusten baita, 30 plaza sartzeko gaitasuna izango lukeena. Udala Aldundiarekin lanean ari da gai honen inguruan, baina oraingoz ez du erantzunik jaso. Hori dela eta, bileran Udalak eguneko zentro berri hori onartzea eta egitea eskatu zuen.
Foru-funtsa: Udalaren eskaera izan zen herriaren eta biztanleriaren hazkundea hain azkarra duten herriak kontuan hartzea finantzaketari eta dirulaguntzei dagokienez.
Gai horiekin batera, Udalak beste bi eskaera egin zituen. Lehenik eta behin, Astigarragan zabaldu nahi den garraio-hiriari dagokionez, Udalak eskatu zuen nekazaritza-erabilerako lurrak konpentsatzeko eta eguzki-plaken proiektua kontuan hartzeko. Bigarren eskaera, Sagardoetxearekin lotuta, Sagardoetxearen finantzaketan dirulaguntza handiagoa ematea izan zen. Sagardoetxearen finantzaketaren zatirik handiena Udalak hartzen du bere gain, eta Aldundiaren ekarpena txikia da. Sagardoetxea gune garrantzitsua da turismoari dagokionez, eta bisitari asko ditu; beraz, Udalak Aldundiaren ekarpena handiagoa izatea nahiko luke.

Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak eskertuko egin dio diputatu nagusiari eta Diputatuen Kontseiluari Astigarragara bertaratzea, “gure herriaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko”. Bilera honek emaitzak ematea eta landutako gaiak ahalik eta azkarren landu eta bideratzea espero du alkateak, premiazko gaiak baitira, Udalarentzat eta Astigarragako herritarrentzat garrantzitsuak.

Kontseilu ibiltariaren ondoren, foru diputatuek Sagardoetxea ezagutu ahal izan zuten, eskualdean sagardoa egiteko eta kontsumitzeko tradizioari eskainitako espazio kultural eta turistikoa.