Sidra de gran calidad, aromática y con mucha fruta cítrica
Descripción
Sidra / txotx / sidrerías / calidad / características sidra / Arantxa Eguzkiza / José Ángel Goñi
arantza eguzkiza josé ángel goñi calidad sidra sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Hosteleria de Gipuzkoa Ostalaritza
- Fecha: 2009-04-01
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: A51
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-001760
Texto completo
Ehundaka pertsonek gozatu dute, jada, urtarrilean ireki zen 2009ko txotx denboraldiaz. Aurtengoan zuku paregabea aurkezten dute sagardotegiek, bertako sagarraren portzentaia ikaragarri altuaz egina, azken hiru hamarkadetako marka guztiak hautsi dituen uztari esker. Tradizioari jarraiki, hilabete hauetako aktibitate gastronomikoa sagardotegien inguruan garatzen da, batez ere. Bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta gaztaz, menbriloaz eta intxaurrez osatutako postrea dira, momentu honetan, gure lurraldeko menu ospetsuenaren osagarriak. Lagungarri bezala, ez dago sagardo trago on bat bezalakorik eta, adituen arabera, kalitate handikoa da aurtengo edaria, usain berezi eta markatukoa, freskoa eta fruta zitriko ugarirekin eginikoa. Urtarrilaren 14an Astigarragan ospatu zen irekiera ekitaldian Aimar Olaizola pelotaria izan zen lehenengo kupela irekitzeko arduradura. Bertan azaldu zuten Sagardun Partzuergoko adituek aurtengo produktuaren bikaintasunak izan dugun klimatologia onuragarrian duela jatorria, “eguzki moderatua eta tenperatura erregularrak” izan baititugu uzta garaian. Ezaugarri hauek uzta ugaria ekarri dute, 10 milioi sagar kilo baina gehiago jaso baitira, azken hiru hamarkadetako kopuru handiena. Honi esker, sagardoaren ekoizpenean bertako sagarraren portzentajea ikaragarri altua izan da, aurreko urteetakoa baino dezente nabarmenagoa. Honela, guztira, gutxi gorabehera, 13 milioi sagardo litro ekoiztu dira aurtengoan, Astigarragako Sagardoetxea museotik aditzera eman zutenez, non Gipuzkoako Ostalaritzako hainbat ordezkari izan ziren. Aurtengo sagardoak kolorean du berezitasunetako bat, berdea baita baina tonu horiekin,“kolore gehiegi izatera iritsi gabe, taninoen eta azidoen arteko oreka ona dela eta”. Honez gain, hartziduraren ezaugarriek “ahorako egokia eta azukre hondarrik gabeko sagardoa” sortu dute. 2009ko zukua “oso freskoa da, ondo sartzen dena eta alkohol graduetan eta garraztasunean orekatua” ESKAINTZA BERRIA: TXOTX GIDA Sagardotegiko denboraldi honek dituen berrikuntzetako bat Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak aurkeztutako Txotx Gida da. Orain posible da telefono mugikorrean Elkarte honetako kide diren Gipuzkoako 58 sagardotegiei buruzko informazio guztia izatea. Batura Mobile Solutions enpresarekin batera sortutako iniziatiba honen helburua da sagardotegien zerrenda bat eta hauek aurkitzeko informazioa interesa duten guztien eskuetan jartzea. Honela, posible da jakitea sagardotegiak libre dauden edo ez, aparkatzeko lekua duten edo ez, zein errezeta dituzten eta beste hainbat datu. Totx Gida euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez jaitsi daiteke, eta lau modu ezberdinetara eskuratu: 1. Bluetooth bitartez, Elkartearen egoitzara gerturatuz edota deskargatzeko aukera ematen duten ekitaldietara hurbilduz 2. Mezu bidez, 5195 zenbakira idatziz 3. http://mobi.baturamobile.com/txoxt helbidera sartu eta ordenagailuan gordez 4. Mugikor batetik bestera igorriz. Horretarako, “PASALO” hitza bilatu behar da Txotx Gidaren aukeren artean. Jamoncitos de pollo a la sidra Ingredientes (para 6 personas) • 270gr de muslos de pollo • Un poco de cebolla • Un puerro • 270 ml de sidra natural • Margarina • Harina • 1,5 litros de fondo de ave • 10cl de nata • 0,5 kg de champiñones • 0,09 litros de vino blanco • 180 gr de azúcar lustre • 0,8 kg de pera Preelaboraciones de carnes • De los muslos del pollo sacar los jamoncitos. • Cortar en brunoise la cebolla y el puerro y pocharlos. • Pelar y descorazonar las peras. • Elaborar un fondo de ave. • Salar y enharinar ligeramente los jamoncitos, saltearlos y añadirles las verduras pochadas. • Espolvorear un poco de harina y mojar con la sidra, dejar reducir y añadir el fondo, sin llegar a cubrir el género. • Saltear los champiñones y añadirlos a los jamoncitos cuando estén casi cocinados, añadir la nata reducida y poner a punto de sal. • Con el agua, el azúcar y el vino puestos a hervir, cocer las peras y cuando estén blandas sacarlas y cortarlas en mitades. • Colocarlas en la placa en forma de abanico con un poco de margarina y calentar al horno para servir. • Acompañar los jamoncitos con las peras. JOSE ÁNGEL GOÑI Sagardun Patzuergoko sagardogileen bozeramailea Zein balorazio egingo zenuke aurtengo txotx denboraldiaz? Joan den urteko tankeran ari gara. Ahoz aho erabili dugun krisi horrek nahiko beldurra ematen zigun denboraldiaren hasieran eta badirudi astean zehar jende gutxiago dabilela, baina aste bukaeretan eta eguerdietan aurreko urteetan baino bezero gehiago etortzen dira. Azken finean, txotx denboraldia hiru hilabeteko kontua da eta, beraz, ez da hainbeste antzematen krisia. Eragina izatekotan, eta krisiak ur te osoa iraungo balu, hurrengo ekitaldian nabarituko genuke. Aldaketarik nabaritu al duzue bezeroetan azken urteotan? Ahalegin handiak egin ditugu gizartea ohartarazteko sagardo mundua kultura ere badela, tradizioa eta arau batzuk ere badaudela, ida- tzizkoak izan ez arren. Horren ondorioz, hemengo jendeak barneratua du hori eta portaera aldetik nahiko ongi eta jator agertzen da. Hala ere, gero eta kanpotar gehiago datozkigu eta hauek ere bide berdina jarrai dezaten lanean segi beharko dugu. Zein onura ekartzen dizkio Astigarragari sagardozaleen erromesaldiak? Ez dut uste inork zalantzarik izango duenik Astigarraga sagardoari esker ezagutzen dela badiogu. Horrek onura ekonomikoak dakartza herriko hainbat sektorerentzako, ondare bat da sagardoaren mundua Astigarragarentzat. Hala ere, hainbesteko jendetzak beti sor tzen ditu tentsioak. Zein da aurtengo sagardoaren berezitasuna? Aurten sagardoak ibilbide ezin hobea izan du. Hasteko, bertako sagarraren erabilera handia izan da, heldutasun puntu oso onarekin gainera. Dolare lanetan hasi ginenetik eguraldia ere ongi portatu zaigu, tenperaturak oso freskoak izan ditugu neguak ere berdin jarraitu du eta, ondorioz, oso sagardo aromatikoak eta fruitu gustukoak atera zaizkigu, sanoak eta edan errazak. Sagardotegiaren kulturak duen indarra mantentzeko edo areagotzeko proiekturik ba al duzue eskuartean? Urte batzuk badira Astigarragan sagardo mundua kultura aldetik jorratzen dugula, horrek etengabeko lana eskatzen du. Horregatik sortu zen Sagardoetxea, Sagardun Partzuergoak kudeatua, etorkizunerako bide hori nolabait sendotzeko. Kontuan hartu behar da Patzuergoan Udalarekin batera herriko elkarte kulturalek eta sagardogileek hartzen dutela. Urtean zehar ekintza asko antolatzen ditu, Sagar- Uzta, Sagardo Berriaren Eguna, Santa Ana eguna, formazio ikastaroak… Bestalde, Sagardoetxeak aurten badu beste erronka bat: 500 urteko dolare bat berreraiki nahi du eta Sagardoetxea proiektu bezala garatu nahi dugu. ? ARANTXA EGUZKIZA Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakaria Nola baloratzen duzu aurtengo txotx denboraldia? Balorazioak txotx garaia bukaeran egin behar dira, momentuz gure esker ona eman behar diegu gure sagardotegietara datozen guztiei eta, itxaropentsu egoteko arrazoiak baditugu ere, ezin uka dezakegu egoera ekonomiko orokorrak eragina izan duela, ostalaritzan bezala. Askotan badirudi tradizioak bertakoek bizitzen dituztela gehien, baina sagardotegiek atzerritarrak erakartzea ere lortu dute. Zein uste duzu dela horren sekretua? Ez dela beste inon horrelakorik ezagutzen. Esperientzia desberdina da eta izugarrizko erakargarritasuna du kanpotarrentzat. Arrazoiak? Sagardoa txotxetik edatea, jakiak eta bertan sor tzen den giroa. Labur, nolakoa da 09ko sagardoa? Aurten jakina da ber tako sagar asko izan dugula eta denok dakigu ere nolako udara izan genuen 2008an. Ondorioz, gozo gutxi aurkituko dugu sagardoan, mikatz puntu batekin, fruitu usain ederra, edan erraza. Noski, probatzen duenaren iritzia da azken batean balio duena, eta hori zabala izaten da. Jendea, orokorrean, gai izaten al da sagardoa behar bezala dastatu, gozatu eta bere ñabardurak hautemateko? Noski dela gai, denok gera horretarako kapaz arreta jarriz gero. Gertatzen dena da askotan ez dugula behar den denbora eta atentzioa hartzen. Esango nuke ez dela sagardoarekin bakarrik ger tatzen edozein edari edo jakiekin beste hainbeste gertatzen da. Sagardoaren kalitatearen aldeko apustua gero eta sendoagoa da. Zein erronka dituzue epe laburrera eta luzera? Dudarik ez dago kalitatearen aldeko apustua daukagula. Arazoa botilaren prezio baxua da, produktu merkearen irudi horrek ez du behar den bezala transmititzen atzetik dagoen lana eta kostua. Irudi hori aldatu nahian epe laburrera kalitatezko marka bat lor tu nahi genuke eta luzera erabat ber tako sagarrarekin sagardoa egitea. ?