Izarok inauguratu du Bizkaiko txotx denboraldia: 83.000 litro sagardo izango dira
Descripción
Bizkaiko txotx denboraldia inauguratu du Izaro musikariak Zornotzako Uxarte sagardotegian. Sagardo Laguna izendatu dute eta aurtengo ekoizpena dastatzeko aukera izan duen lehena izan da.
bizkaia protagonista sidra apertura del txotx sidrería uxarte cosecha
Ficha
- Fuente: naiz:
- Fecha: 21 de enero de 2025
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017544
Texto completo
Bizkaiko txotx denboraldia inauguratu du Izaro musikariak Zornotzako Uxarte sagardotegian. Sagardo Laguna izendatu dute eta aurtengo ekoizpena dastatzeko aukera izan duen lehena izan da.
Izaro musikariak inauguratu du gaur Bizkaiko txotx denboraldia. 83.000 litro sagardo izango dira aurten, kolore «argiko» produktua, aroma «interesgarria» duena eta graduazio ertainekoa. Zornotzako Uxarte sagardotegian egin dute ekitaldia.
Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko lehendakari Jose Antonio Zamalloak azaldu du 2024ko uzta ez dela aurreko urtekoa bezain emankorra izan, negua ez delako horren hotza izan eta loraldian gehiegizko euriteak izan direlako. Hori dela eta, sagar gutxiago batu dituzte.
Zamalloak «ezinbestekotzat» jo du «sagardietan, sagardoetan eta sagardotegietan errentagarritasuna bilatzea», eta «kontsumitzaileen babesa eta konfiantza» eskuratzearen beharraren alde egin du, produktuaren alde apustu egiten jarraitu dezaten.