Sidrería Saizar: "Los clientes lo definen como una sidra suave y facil de beber"
Descripción
Sidrería / sidrería Saizar / entrevista a Napoleón Lertxundi / características de la sidra / vinagre de sidra / sagardoz
vinagre de sidra sidra sidrería sagardoz sidrería saizar
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2011-03-18
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: A82
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-001748
Texto completo
Saizar sagardotegiak 1.700.000 litro inguru prestatu ditu aurten, bezeroek dastatzeko. Martxoaren 26rako gainera, Astigarragako Sagardoetxeak dastatze gidatua antolatu du bertan. Izena emateko 943 550 575 telefono zenbakira deitu behar da. Sagardo Egunean itxiko ditu ateak sagardotegiak. NOAUA! Zer nolako ezaugarriak ditu Saizarko aurtengo sagardoak? Napo Lertxundi. Iazkoa baino gradu baxuagokoa da. Parametro analitikoak konpentsatuagoak daude. Gorputza duena, usain frutaduna. N. Zein da sagardo on bat ekoizteko formula? N. L. Sagarraren kalitatea. Sagarra bere heldutasun puntu hoberenean biltzea, barietate egokiak erabiltzea. Guztia, ekoizpen teknologia berriekin konbinatuta. N. Sagardoak bere labela izatearen inguruan zer iritzi duzu? N. L. Saizar labela edo kalitate bereizgarria duen sagardoa merkaturatzeko lanean hasi zela denbora da. Duela sei urte sagarrondo kopurua handitzearen aldeko apustua egin genuen eta egun, sagardo izaerako barietateen 13 hektarea sagarrondo ditugu. N. Eta bezeroek zer diote zuen sagardoaz? N. L. Saizar sagardo naturala, sagardo suabe eta edateko erraza bezala definitzen dute bezeroek. N. Orain artekoan, zer moduz doa aurtengo denboraldia? N. L. Aurtengo txotx denboraldia, modu onargarrian doa, baina bezeroen jarrera aldaketa nabarmendu behar dugu. Asteburuetan gehiago datoz. Aipatzekoa da, larunbat eta igande eguerdietako bezeroen mugimendua. Bezeroen artean aniztasuna nabari da. Gipuzkoako udalerri desberdinetatik eta inguruko herrialdeetatik datoz. Astelehenetik ostegunera berriz, sagardotegira datozen bezero gehienak eskualdeko enpresetatik datoz. N. Izena ezaguna izatearekin dena egina al dago? Hala ez bada, zer erronka dituzue aurrera begira? N. L. Ezta gutxiagorik ere. Azken urteotan markari dagokionean jarrera hartze on bat lortu izanak, etengabeko ahalegina eskatzen du eta aldi berean, exijentzia maila altuagoa da. Gure helburu nagusietako bat, bezeroek izena kalitatea eta homogeneotasunaren sinonimo gisa identifikatzea litzateke. N. Zergatik esan nahi zenieke bezeroei, “etorri Saizarrera!”? N. L. Etorri Saizarrera. 23 kupeldun bodegaz gozatu ahal izango dute eta sagardo berria dastatu, bakailao tortilla on batekin eta txuleta gozo batekin lagunduta. “Sagardo Ozpina eta Sagardoz produktuek ere harrera ona dute” NOAUA! Instalakuntza berriekin batera, produktu eskaintza zabaltzen joan zarete. Betiko sagardoa alde batera utzita, zer nolako harrera dute produktu berriok? Napo Lertxundi. Sagardoak produktu izarra izaten segitzen du, nahiz Sagardo Ozpina eta Sagardoz produktuek ere harrera handia duten. Sagardoak estatu mailan ere haztea ekarri digu, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian presente egotea, sagardotegi estiloko lokalak, taberna euskaldunak ugaltzeari esker. Datuak Informazioa eta erreserbak: 943 362 228 edo sidrassaizar.com Zenbatentzat tokia: 300 lagun. Kupel kopurua: 76. Irekitzeko epea: urtarriletik maiatza erdialdera arte. Sagardo denboraldia Sagardo Egunean bukatzen dute.