Sagardoaren lurraldea

Sagarraren Eguneko azoka egingo dute igande honetan Errezilen

Descripción

Goizeko 10etan hasi eta 14:00ak arte Errezilgo sagarraren, sagarkien, barazkien eta artisauen postuak jarriko dituzte frontoian

feria variedad errezil fiesta de la manzana manzana día de la manzana

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2024-11-28
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017469

Texto completo

Aurtengoa ez da sagar uzta oparoa izan Errezilen. Bi urtean behin izan ohi da uzta ona eta iazkoarekin alderatuz, sagar kopurua ez da handiegia izan. Hala ere, abenduko lehen igandean izan ohi den bezala, Errezilgo Sagarraren Eguna ospatuko da oraingoan ere. Beraz, Ibarbi sagarraren elkarteak antolatuta. 10:00etatik 14:00etara bitartean hainbat postu egokituko dituzte Errezilgo frontoian.

Ibarbi edo Errezil sagarra izango da protagonista nagusia eta jan sagarra, fruta bera eraldatutakoan egindako produktuak edo sagarkiez osatutako jakiak eta edatekoak izango dira salgai.

Sagarraren postuez gainera, bestelako produktuak ere izango dira, hala nola, barazkiak, esnekiak, eztia, osgia, eskulan desberdinak, margolanak, ukenduak edo gaztainak, esaterako. Guztira, hamasei postuk osatuko dute Sagarraren Azoka.

Horien artean, Ibarbi sagarra elkartekoen postua edo Errezilgo Azoka elkartekoena izango dira, besteak beste.

Ganadu feria ere bai
Errezilgo frontoian Sagarraren Eguneko azoka egiten ari diren bitartean, Dantzalekuan ganadu feria izango da, Gaztetandik elkartearen eskutik.

Gaztetandikeko kidek duela hamabost bat urte antolatu zuten antzeko feria Errezilen, eta aurten berriro antolatzea erabaki dute. Honela, zaldiak, behorrak, astoak, muxalak eta poniak izango dira ikusgai eta horrez gainera, herriko hainbat baserritarrek makinaria gerturatuko dute eta hauen funtzionamendua zalduko dute. Ekitaldia Sagarraren Eguneko azokaren osagarri moduan antolatu dute.

Beraz, azoka jende ugari erakartzen duen hitzordua da, eta ganadu feria osagarri moduan ipinita, erakargarriagoa izango da igandean Errezilera gerturatzea.