Bertako zein nazioarteko sagardoak dastatzeko aukera
Descripción
Sagardoetxeak Cider Week ekimena antolatu du. Sagardo dastatzeak zein uztartze gastronomiko bereziak eskainiko dituzte bertako zein nazioarteko sagardoarekin aste honetan eta hurrengoan.
cider week degustación acción gastronomía sidra sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Tolosaldeko Ataria
- Fecha: 2024-10-22
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017453
Texto completo
Sagardoetxeak Cider Week ekimena antolatu du. Sagardo dastatzeak zein uztartze gastronomiko bereziak eskainiko dituzte bertako zein nazioarteko sagardoarekin aste honetan eta hurrengoan.
Sagardoetxea Sagardoaren Museoak antolatuta Cider Week ekimena hartuko dute Tolosako hiru jatetxek: Ama, Bertakoteka eta Tolosaldea Jatetxea. Beraien eskaintza gastronomikoa oinarri hartuta, Cider Week ekimenerako eskaintza berritzailea proposatu dute bertako zein nazioarteko sagardoekin dastatu ahal izateko.
Ama jatetxea: Mokadu gazien eta gozoen dastatzea izotzezko sagardoekin. Hiru mokadu gazi, gozo bat eta nazioarteko lau sagardo (AEB, Suedia, Asturias eta Euskal Herria). Aurrez eman behar da izena.
Bertakoteka: Bertakoburger gaua nazioarteko sagardoekin, urriaren 24an eta 31n.
Tolosaldea Jatetxea: Tokiko eta nazioarteko sagardoen dastatzea, bi aste hauetan.