Sagardoaren lurraldea

Su-gorrina / Fuego bacteriano -Erwinia amylovora

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagasti / fuego-bacteriano / plantas que pueden enfermarse / árboles frutales / plantas ornamentales / reglamento / sintomas / ciclo biologico de la bacteria / actividades a realizar para evitar la bacteria

reglamento publicaciones boletín arboles frutales sagardun manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2011-06-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-15
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001745

Texto completo

GAITZA HARTU DEZAKETEN LANDAREAK Bakterioak errosazeoen familiko landare mota desberdinak gaixotzen ditu: Fruta-arbolak: Pyrus (udareondoa) Malus (sagarrondoa) Mespilus (Mizpirondoa) Cydonia (Irasagarrondo) Landare apaingarriak Amelanchier Chaenomeles Cotoneaster Crataegus Eriobotrya Photinia davidana Sorbus ARAUDIA Foru dekretua 74/1997 azaroak 11koa Errege dekretoa 1201/1999 Errege dekretoa 1512/2005 43/2002 legea - landare osasunekoa KALTEAK, SINTOMAK ETA GARRANTZIA Sintomak mota eta barietatearen arabera aldatu eta beste gaixotasunekin nahastu daitezke, horregatik beharrezkoa da laborategiko analisi baten bidez egiaztatzea. Bakterioak landare osoari kalte eragin ahal dio. Sintoma esanguratsuenak honako hauek dira: - Loreak eta adaxkak belztu egiten dira, erre itxura hartuz. - Sortu berri diren fruituak usteltzen dira, orban marroiak azalduz. - Adaxka gazteen puntak beheruntz okertzen dira, bastoi baten moduan. - Nekrosia adar eta enborretik zabaltzen doa, txankroa osatzen du negua pasatzeko. - Zuri- horixka koloreko exudatua sortzen da, izerdiaren modukoa, hezetasun handiko baldintzetan. 2. irudia: “Cayado de pastor” esaten zaion beheruntz okertutako adarra Malus spp. American Phytopathological Society. Sintoma hauek ikusiz gero, dei ezazu segituan hurrengoko telefonoetara: 639 119 500 / 943 11 35 36 Landare alorra. Landa Ingurunearen garapeneko departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia BAKTERIOAREN ZIKLO BIOLOGIKOA Bakterioak aurreko urtean sorturiko txankroetan pasatzen du negua. Inguruko baldintzak egokiak direnean, bakterioa ugaltzen hasten da eta landarean zehar hedatzen doa 2 modu desberdinetan, baldin eta zein garaitan gertatzen den. Udaberri hasieran bakterioa berpiztu egiten da, eta ugaltzen eta hedatzen hasten da txankroetan tantan moduko exudatuak sortuz. Intsektuak, erleak bereziki, exudatu horietan jartzen direnean, bakterioa beren hanketan hartzen dute eta beste loreetara barreiatzen dute, hauek kutsatuz. Loreetan, bakterioa estigmetan ugaltzen da, eta baldintza egokiak izanez gero, euriak lorearen barnekalderuntz sartzen du bakterioa. Kutsatutako infl oreszentzia horretatik, bakterioa hedatuz doa zuhaitzaren ehunetatik urteko adaxketaraino, hauek kutsatzuz eta lehortuz, eta ““cayado de pastor” deritzon adar okerrak sortuz. Euriak eta intsektuak eragindako prozesu hau, denboran zehar errepikatzen da, zuhaitzaren toki desberdinetan. Neguan iristen doan eran, bakterioa urteko adarretatik berriz enborreruntz hedatzen da, txankroa berriz osatuz. Kutsatutako zonaldea zuhaitzaren lepotik gertu badago, infekzioa sustraietara iritsi daiteke eta zuhaitzak hilda amaitu. ZER EGIN BEHAR DA BAKTERIOAREN HEDAPENA SAIHESTEKO? Gaitzaren sintomak beste gaixotasun batzukin nahastu daitezke, beraz, sintoma susmagarriak ikusiz gero, Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Landare Alorreko Unitateari abisua eman beharra dago. Loraldi eta hazkuntza garaietan gertutik zaindu zuhaitzak, sagastiak bereziki. Kobre edo Fosetil-A sustantziaren tratamenduak egitea posible da kasu batzuetan, baina aurretik teknikari batekin kontsultzea komeni da. Badaezpada ere gaixotasun zantzuak agertzen badira, landare osasuneko zerbitzueei parte eman ondoren, gomendagarria da erasandako adar edo kimua eskuz kentzea eta poltsa batetan sartzea, Fraisoroko Laborategira heleraziz. Kimatzeko guraiza eta trensak alkoholarekin garbitu landare susmagarrietan erabili badira. Sagarrondo, udareondo eta beste landare sentikorrak erostean Pasaporte Fitosanitarioarekin erosi, ZP (Zona Protegida) azaltzen duena. Ez dira legezkoak hau gabe erositako landareak Gaixotasuna azaldu bada, erlauntzak ez dira mugitu behar 3 km-tako bueltan zehar.