XI. Sagardo txapelketa herrikoia jokatuko dute gaur Errezilen 18 baserriren partaidetzarekin
Descripción
Gaztetandik kultur elkarteak antolatuta, 20:00etan da hitzordua. Iaz 200 lagun inguru gerturatu zen zukua dastatu
caserío errezil concurso concurso de sidra sidra
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2024-10-04
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017418
Texto completo
Sagardoa, sagardogileak eta sagardozaleak eta garrantzitsuena, sagarra, Ibarbi sagarra, nahikoa dago Errezilen. Horiek guztiak etxean izanda, urteko hitzordurik garrantzi-tsuenetako bat antolatu du beste behin Gaztetandik kultur elkarteak: Errezilgo Sagardo txapelketa herrikoa. Hamaikagarrenez egingo da eta gaur -larunbata- izango da, frontoian, 20:00etan hasita.
Bertako baserriak eta baserritarrak dira protagonista, beraz, herriko hemezortzi baserrik parte hartuko dute txapelketan, iaz baino hiru gehiagok. Hain zuzen, honako baserri hauek eramango dute etxean ekoitzitako sagardoa frontoira: Irure (Aiertza), Irure Txiki, Estrada Zaharra, Lasturreta, Buztin Zuri, Aritzeta Goikoa, Ezama Enea, Ibarguren, Basabe, Arabe, Mugarrieta, Errekondo, Aranguren, Zuazketa, Urdalleta, Aritzeta Azpikoa, Zumeta eta Urteaga.
Sarrerak
Bertaratu nahi dutenek egunean eta pilotalekuan bertan erosi ahal izango dituzte sarrerak, ekitaldia hasi aurretik: helduek 20 euro ordaindu beharko dute, eta trukean nahi beste sagardo, pintxoak eta kafea izango dituzte; 12 eta 15 urte bitartekoek, berriz, 15 eurotan izango dute sarrera.
Iazko txapela, Zuazketan
Lehiaketaren hamargarren edizioan hamabost sagardogilek hartu zuten parte iaz. 200 lagun inguru gerturatu zen zukua dastatu eta, edanarekin batera, bertako frontoian ipinitako pintxoez gozatzera. Epaimahaiaren arabera, Zuazketa baserrikoa izan zen sagardorik onena. Estrreinakoz irabazi zuen herriko sagardo txapelketa. Bigarren saria Basabeko sagardogileak jaso zuen, eta hirugarrena Mugarrietakoak.
Ikusteko dago aurtengoan zer ekarriko duen hamaikagarren edizioak baina ziurrenik lehia gogorra izango da, ez dago inolako zalantzarik.