Bueltan da Eibarko sagardo eguna, aurten Eta Kitto Jaia izenpean
Descripción
Euskara elkarteak bere marka aldizkaritik haratago eramateko eta euskaran arreta jartzeko ospakizun honen izena aldatzea erabaki du | Cadena SER
ocio degustación eibar - sidra
Ficha
- Fuente: Cadena SER
- Fecha: 2024-10-04
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017409
Texto completo
Lehen sagardo eguna eta orain Eta Kitto Jaia baina giro eder berean euskara elkarteak bere eguna ospatuko du datorren larunbatean. Bere helburua sagardoa dastatuz euskara sustatzea da. Horretarako 5 sagardotegitako 2.000 botila baino gehiago prest dituzte eta baita 150kg txorizo, 20kg gazta eta 300 ogi zati ere.
Jardunaldia 12:00etan hasiko da Zaloa Urain abeslari eta irakasle euskaltzaleari omenaldi eginez eta jarraian txotx egingo da. 14:30ak arte luzatuko da goiza bertsoz, musikaz eta jaiaz beteta. Arratsaldez, festari ekingo zaio 19:30etatik sagardoa agortu arte. Parte hartuko duten 5 sagardotegiak honako hauek izango dira: Bereziartua, Lizagasar, Zabala, Saizar eta Oyarbide-Zabalegui. Tiketak 10 euroz salduko dira eta honen truke edalontzia, zapia eta pintxoa emango zaio erosleari. Gainera pintxoa soilik nahi duenarentzako tiketak egongo dira.