Sagardoaren lurraldea

Erroldatu berriei ongietorria emateko, Astigarragako Udalak Sagardoetxean doako esperientzia bat egiteko aukera zabaldu nahi die - Astigarraga

Descripción

Esperientziaz gain, Sagardoetxeak antolatu duen eta urrian ikusgai egongo den erakusketako bisita gidatuan parte hartzeko aukera ere eskainiko zaie erroldatu berriei. 2024·09·18 Azken...

a la yukak astigarraga visita guiada acción exposición cultura patrimonio sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Astigarraga
  • Fecha: 2024-09-18
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017383

Texto completo

Azken urteotan, Udalak Sagardoetxearen esperientzia oparitu ohi du etorri berriei ongietorria emateko. Ekimenak arrakasta izan duenez, aurten ere errepikatzea erabaki da.

Erroldatu berriei, hau da, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31era bitartean erroldatu direnei, bi esperientzia ezberdin eskainiko zaizkie:

Familiei zuzendutakoa “Sagar Uzta Esperientzia” : Familian eta etxeko txikiekin egiteko esperientzia da. Iraupena: 2 ordu eta erdi. Hizkuntza: euskara. Data: Irailak 29, igandea, 10:00etan.
Helduei zuzendutakoa "Sagardoetxeko Esperientzia": Bakarrik edo lagunartean egiteko, bisita gidatua Sagardoetxera eta dastatze berezia. Hizkuntza: euskara eta gaztelania. Data: Urriak 5, larunbata, 12:00etan edo 18:00etan.
Inskripzioa

Espierientzietan parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako azken eguna irailaren 22a izango da:

elkarbizitza@astigarraga.eus helbidera idatziz.
Telefono hauetara deituta: 943505701 edo 638206586
“A la yuklak, golpian bat” erakusketa, urriaren 3tik aurrera

Sagardoetxea Museoak antolatuta, XIX. mende amaieratik gaur egunera arteko sagardotegietako aisialdiari buruzko “A LA YUKLAK, GOLPIAN BAT” erakusketa ikusgai egongo da Erribera Kulturgunean, urriaren 3tik aurrera. Hala, erakusketaren bisita gidatuan parte hartzeko aukera eskainiko zaie erroldatu berriei. Bisita gidatuak urriaren 10ean, ostegunean, izango dira, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan.