Sagardoaren lurraldea

Sagar Uzta jaiak aurtengo sagar urritasuna baretuko du irailean

Descripción

Iraileko kultur agendan azpimarratzekoa da hilabete amaieran egin ohi den festa.

ocio astigarraga música programa fiestas de la manzana sagar uzta -

Ficha

  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2024-09-10
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017380

Texto completo

Iraileko kultur agendan azpimarratzekoa da hilabete amaieran egin ohi den festa.


Iraileko kultur agenda argitaratu bakarrik ez, martxan da Astigarragan. Emakumea eta kirola ekimenak saio ezberdinak izango ditu hilabetean zehar, eta ikastaroetan izenemateko epea dagoeneko zabaldu du Udalak. Bestetik, irailean azpimarratzekoa izaten da azken astean antolatzen den Sagar Uzta jaia.

Aurten 24garren edizioa beteko du eta egun potoloa azken igandea izango da. Musika, sagardoa, sagarra, azoka... ez dira faltako. Aurreko egunetan pintxo poteoa, txalaparta tailerra eta sagar bira izango dira.

Azkenik, irailean Lupe Lekuonarekin eta Lur Kortarekin ipuin kontaketak antolatu dira eta ostiralean Ilunabarrak teilatupean dantza eta ondarea ikuskizuna eskainiko da Erriberan. Leku berean, 28an Ahober abesbatzen zikloa antolatu da.

Kultur Agenda Astigarraga

IRAILAK 13

19:30 Ilunabarrak teilatupean: Dantza eta ondarea. Erriberako Terrazan. Sarrera 8 euro helduek eta 4 adin txikikoek.

IRAILAK 19

17:00 Kuku non dago? Ipuin kontaketa. Liburutegian. 1-3 urte bitarteko 15 haur. Euskeraz. Kontalaria. Lupe Lekuona.

IRAILAK 26

17:00 Festa giroan ipuin kontaketa. Liburutegian. 4-6 urte bitarteko 30 haur saioko. Euskeraz. Kontalaria. Lur Korta.

IRAILAK 26-29
24. SAGAR UZTA: UDAZKEN ZAPOREZ

IRAILAK 26

19:00-21:00 Pintxo poteoa.

IRAILAK 27

17:00-18:00 Txalaparta tailerra. Herri Eskolako atarian.

IRAILAK 28

09:30 Sagar Bira.

IRAILAK 29

09:30-17:30 Sagarraren jaia. Diana, sagar biltzea familiarekin Sagardoetxean, kalejira, argazki rallya, azoka, sagar dantza eta kirikoketa, pelota partidua.

IRAILAK 28

19:00 II Ahober abesbatza zikloa: Tutto voce & Eragiyok. Erriberan.