Sagardoaren lurraldea

Calendario práctico de actividades en el manzanal

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín/ sagasti / calendario práctico actividades / suelo-fertilización / formación del árbol / plagas y enfermedades

publicaciones boletín formación enfermedad calendario práctico de actividades abonado de tierras sagardun manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2011-03-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-14
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001737

Texto completo

Negua nahasia izaten ari da. Abendua hotza eta urtarrila eta otsaila epela. Martxoan zehar hotza egiten badu loraldia homogenoa izango dela esan dezakegu. Aldiz, epela bada, loraldi epeak luze joko du denboran. Lore asko izango da sagasti askotan eta eguraldiak laguntzen badu eta arbolen erreserbak beteta baldin badaude, polinizazio eta kuajatu onak lortuko dira. Aurten egin beharreko lanak hauek dira: MARTXOA LURRA-ONGARRIKETA Une honetan ongarriketa egin behar da. Hilabete honetan, fosforo, potasio eta mangnesio guztia bota behar da, eta hauekin batera, nitrogenoaren erdia. Aldi berean belarra moztu behar da edo herbizida bat bota arbolen inguruan. ARBOLEN FORMAZIOA Kimaketarekin jarraitu. Arbola gazteetan, aukeratutako sistemaren arabera, heziketako kimaketa egingo dugu. Arbola helduetan, fruktifikazio kimaketa bat egingo dugu, airea eta argia bilatuz. Azken landaketak egiteko garaia da. Hilabete hau egokia da pua txertoak egiteko, arbolen izerdia mugitzen hasi ez gero. GAITZAK ETA IZURRITEAK Sagastiari kobre tratamendu bat emango diogu, ahal diren ontto gehien akatzeko, hau da, monilia, zurina, gorrina, txankroa e.a. Kobrea era ezberdinetan erabili daiteke: oxikloruro, hidroxido, oxido edo Caldo Bordeles eran. APIRILA-MAIATZA LURRA-ONGARRIKETA Lehengo hilabetean egin ez bada, belarra kontrolatu behar da. Maiatza bukaeran, loraldia bukatu baldin bada, botatzeko falta zen nitrogeno erdia zabalduko dugu sagastian. ARBOLEN FORMAZIOA Loraldiaren garaia da. Horregatik, arbolak pakean uzten saiatu behar dugu, polinizazio eta kuajatuaren prozesuak ez oztopatzeko. GAITZAK ETA IZURRITEAK Maiatza hasieran edo maiatzaren erdialdean, harrapagailu bat feromonez prestatzea komenigarria da, sagar harra noiz agertzen den ezagutu ahal izateko.Honela, izurrite honen kontra noiz tratatu behar dugun jakingo dugu. Loraldia ondoren, adaxka batzuk zorriekin ikusten baditugu tratamentu bat eman beharko dugu, arbola gazteetan behintzat. Tratamentu fungizida batzuk egitea komenigarria da, zorria eta harraren kontrako tratamentu intsektizidak probetxatuz. Horrela hostoak osasuntsuago egongo dira eta fruituen tamaina hobeagoa izango da.