Aurreneko txotxa, Gure Zirkukoek
Descripción
Gure Zirkuko partaideek karpatik sagardotegira jauzi egingo dute datorren urtarrilaren 15ean; izan ere, beraiek arduratuko dira 2025eko Gipuzkoako ...
sidrería alorrenea astigarraga gure zirkua protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Gara
- Fecha: 2025-01-08
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017301
Texto completo
Gure Zirkuko partaideek karpatik sagardotegira jauzi egingo dute datorren urtarrilaren 15ean; izan ere, beraiek arduratuko dira 2025eko Gipuzkoako txox denboraldia irekitzeaz. Alorrenea sagardotegian izango da estreinako hitzordu sonatua, Astigarragan. Jada ohitura bihurtu den ekitaldia egingo dute aurrena, sagarrondo berri bat landatuz, eta, ondoren, denboraldi honetako sagardoa dastatu ostean «gure sagardo berria» egingo dute aldarri. 32. edizioa izango du aurtengoa ekitaldi berezi horrek, eta Erribera kulturgunean abiatuko da eguna, prentsaurreko batekin. Astigarragako alkate Xabier Urdangarin eta Lakuako Gobernuko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek hartuko dute parte, eta Euskal Sagardoa jatorri-deiturako arduradunek 2024ko uztaren ezaugarriak azalduko dituzte, sagardo berriaren eta sektorearen berrikuntzen berri ere emanez. Jarraian denboraldiari irekiera emango dioten Gure Zirkuko kideek sagarrondoa landatuko dute Sagardo Etxearen alboan. Sagardoaren Lurraldeko kideek azaldu dutenez, «dinamismoa eta naturaren eraberritzea» sinbolizatu nahi dituzte gonbidatu berezi hauekin.