Sagardoaren lurraldea

Conseguir una buena sidra de calidad, ¿es fácil… o dificil?

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / sagardotegi / sidra de calidad / bases de una buena sidra / influencia de la moda /sidras de mucho cuerpo / sidras más suaves

publicaciones boletín sidrería sagardun

Ficha

  • Autor: Miel Joxe Astarbe
  • Fecha: 2010-12-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-13
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001730

Texto completo

Sagardoaren kalitateaz idazteko orritxo bat eskatu naizela enologoa baizik eta Euskal Kulturarekiko maitemindu bat, hona hemen nire ekarpena. Has gaitezen lehenengo eta funtsezkoa den galderarekin: Zeini deitzen zaio sagardo ona? Edo beste erara esanda, batentzat sagardo ona baldin bada, denentzat sagardo ona al da? HAINBAT BURU, HAINBAT ABURU Nire kasuan, sagardo ona gustora edaten dedan sagardoari deitzen diot. Eta bakoitzak gustura edaten duen sagardoari horrela deituko dio nahiz eta sagardo desberdinak izan Hau da, batentzat sagardo ona dena, beste batentzat ona ez izatea gerta liteke, edaleok desberdinak garelako gustoz, kulturaz, egoeraz, adinez... batera joaten garenean emakume-gizonok honetaz konturatu naiz, gizonok sagardo ona jotzen duguna gustatzen zaigu eta emakumeei goxo puntuarekin, baina biak onak jo ditzakegu. Non oinarritzen da orduan, zertan datza sagardo baten kalitatea? Hori ez da pertsona baten kontua baizik eta talde munduan eragiten duela, eta agian, oraingo irizpideak ez dira baliogarriak izango hemendik 20 urtera, zeren bai mundua eta bai pertsonen gustoak eta kulturak aldatzen doaz. Hau dena esanda, orain nola lortu kalitatezko sagardoa? Sagardo ona? Jakin behar duguna da zein sagardo mota egin nahi dugun gustoen arabera: gizonentzat, emakumeentzat, gazteentzat,... Zein sagar motekin egiten diren nahi ditugun sagardo mota. Zein %koa behar duen sagar mota bakoitzetik, Adibidez (asmazio hutsa) %40 goikoetxe %25 urtebi handia Emakumeentzako sagardoa: %60 urtebi handia %40 errexila %30 txalaka %20 patzuloa Hemendik aparte, sagarra bere heldutasun puntuan bildu. Osasun eta garbitasun aldetik kontrolatu etab,… ANTZINAKO KALITATEA Orain dela 40-50 urte, lurralde hauetan, enologia ezagutzen ez zenean, sagardogile askok bere sagastiak zainduak eta kontrolatuak zituzten. Bazekiten zein sagar motak zituzten, eta zein sagardo egiten zuten sagar horiekin. Sagarra kanpotik ekarri behar bazuten, - eta normalki hala izaten zen, - joaten ziren sagastiak bisitatzera tratua egiteko, eta ikusiko zuten ze sagar mota eta ze kantitate zeuden mota bakoitzetik. Sagarra tolarera etortzen zenean noizbehinka koska helduko zioten jakiteko sagarraren heldutasun puntua eta ahogozoa. Horrela ahalegintzen ziren nahi zuten izatea, eta ez hain ona, horrela lortzen zen. Eta zeri zeritzon garai haietan sagardo ona? Nire ustez diferentzi nabarmenena izan liteke gogortasunarena. Orduan sagardoak gogorrak, gorputz handikoak Baina sagardoaren prozesu osoa, sagastitik egungo mapan ezinezkoa. Hau dena kontrolatzeko sagardogile bakoitzak bere sagastiak behar ditu. Sagastiak zaindu. Sagar motekin probak egin eta orduan lortuko du berak nahi duen sagardoa. Kalitatezko sagardoa. Sagardo ona, kalitatezko sagardoa lortzea posible da. Baina aurretik lan asko eginda, noski! Orduan,