Hemen da aurtengo sagardoa
Descripción
Eguna goizeaz goiz hasi du Astigarragako Alorrenean sagardotegiak, denboraldia hasteko "gogotsu eta irrikitan". Hala, adierazi du berta...
sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa gure zirkua marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx cosecha
Ficha
- Autor: Julen Duhau
- Fuente: Naiz
- Fecha: 2025-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017298
Texto completo
Urtarrilak 15 honetan zabaldu da 2025eko txotx denboraldia Alorrenea sagardotegian. Gure Zirkuko kideak izan dira aurtengo lehen kupela zabaltzearen arduradunak. Bertan izan da NAIZ Irratia eta Alorreneako Jokin Mariezkurrenarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Eguna goizeaz goiz hasi du Astigarragako Alorrenean sagardotegiak, denboraldia hasteko «gogotsu eta irrikitan». Hala, adierazi du bertako Jokin Mariezkurrenak.
Sagardoa ez da urtero berdin-berdina izaten. Urtez urte, zaporea, usaina, kolorea… aldatzen joaten dira erabilitako produktuen arabera, esaterako. Aurtengoak izango du berezitasunik, Euskal Herrian egon den sagar eskasia dela eta ekoizle asko eta askok gure lurraldeetatik kanpora jo behar izan baitute oinarrizko produktu horren bila. «Etxean sagar gutxi izan dugunez sagardogileok Europara, Frantziara zein Espainiar Estatuko beste zenbait lurraldeetara joan behar izan gara sagar bila».
Gure Zirkuko kideei egokitu zaie aurtengo Txotx denboraldiari hasiera ematea. Hirugarren kupela zabalduko omen dute, Mariezkurrenaren azalpenen arabera sagardo «frutatsua» eta «garraztasun eta gozotasunean orekatua». Hori bai, bertoko sagarrekin egindakoa.
Boom-a
Gero eta zailagoa ari da izaten sagardotegietan erreserbak egitea. Jokin Mariezkurrena argitu du berak ere baduela sentsazioa «boom» bat egon dela, «modan» jarri dela sagardotegira batez ere larunbat eguerdietan joatea. Hala ere, beste edozein egunetan hurbiltzeko gomendioa egin die zaleei, «giro lasaiagoan egoteko eta gehiago disfrutatzeko».
Txotx 365 egun
Sagardotegi batzuk hasi dira zerbitzua urte osoan ematen. Alorrenea da horietako bat, 24 urtez dihardu urte osoan irekitzen. «Aukera ezin hobea» iruditzen zaio Mariezkurrenari. «Denboraldian txotx-etik dastatuko den sagardoa uda eta udazkenean botilan dastatzeko aukera ematen dugu. Aukera gehiago ere izaten dugu kartan».