Sagardoaren lurraldea

Txirrita, beti umorez azken hatsa arte

Descripción

Txirrita

bertsolarismo cultura sidrería txirrita

Ficha

  • Autor: Aritz Sorzabal
  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2011-06-02
  • Clasificación: 6.4. Betsolarismo
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P12-17
  • »
  • Código: NA-001726

Texto completo

Parrandazalea bezain azkarra
Duela 75 urte hil zen Txirrita. Bertsolariak Altzako Gazteluene baserrian eman zituen bere bizitzako azken hamabost urteak. Goizuetako plazan kantatu eta gero, ondoezak jota, 1936ko ekainaren 3an zendu zen. Zenbat errezo egin izan det / nere denboran elizan / ta pozik nago ikusirikan/ pakian nola gabiltzan / ni naizen baino kobarderikan / inoz ezin leike izan / semerik gerra ez joateatik / mutilzar gelditu nitzan». Gerra zitalaren ondoren txarrak gaiari, bertso honekin erantzun zion Txirritak 1936ko urtarrilean. Egun hartan, Viktoria Eugenia Antzokian, Txirritak berak Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren ekitaldiko txapela jantzi zuen, aurreko urtean Basarriren atzetik txapeldunorde izan eta gero. Uztapiderekin berdinduta bukatu zuela onartu zuen epaile batek, baina, bertsolari gazteak txapela aurrerago janzteko aukera izango zuelakoan –hiru txapel jantziko zituen orotara Uztapidek–, Txirritari eman zioten omenaldi gisa. Txapelak txapel, handik hilabete gutxira, bertsolari gipuzkoarra Altzako Gazteluene baserrian hil zen. Goizuetako plazan, bazkaldu ondorengo saioa egin, eta ondoezik sentitu zen. Handik etxera eraman zuten eta egun batzuetara, ekainaren 3an, zendu zen, 75 urte zituela. «Oraintxe 150 kilo ez daude gaizki» izan omen ziren bere azken hitzak, gazta zaharra gustura jan ondoren. Beti txantxetan, beti umorez, azken hatsa arte. Halakoa zen Txirrita. Hamalau urterekin,bertsotan Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita, 1860ko abuztuaren 14an jaio zen, goizeko hiruretan. Gurasoak Bautista hernaniarra eta Juana Josefa oiartzuarra izan zituen. Hernanin jaio zen, Ereñotzu auzoan, Latze-Zar izeneko baserrian. Bera baino zaharragoa arreba bat zuen; gazteagoak, berriz, beste bost anaia-arreba zituen. Hamahiru urte zituela, Errenteriara, Txirrita baserrira, joan zen bizitzera; hortik bere goitizena. Bere bizitzako azken hamabost urteak, aldiz, Altzako Gazteluene baserrian eman zituen, arrebaren etxean. Hamalau urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan, Ereñozuko San Antonio ermitaren aurrean. Bere izaera bertsoetan islatu zuen, hasiera hasieratik. Umore handikoa, beti bihurrikerietan zebilen. Horregatik, gazte gaztetatik, bizipenak pilatu zituen. Hain zuzen ere, berealdiko ospea zuen hargin andaluziar bat Ereñotzura etorri omen zen. Txirrita mutikoa, beste batzuekin batera hargin-mutil lanetan ibili ohi zen. Dirudienez aurreko egunean andaluziar harginak horma oker xa- marra egin omen zuen. Inork ez ikusteagatik, andaluziar hargina goizean goiz joanda, mailuarekin horma barrualdera kolpatuz ari omen zen Txirritak ikusi eta bertso ospetsu hau bota zionean: Aiziak biali du / andikan onuntza / geroztik emen dabil / gure andaluza / argiñ ona zala ta / zakurraren putza / bera eroriko dek / ez akiyok bultza. Heldua zenean ere kanturako noiznahi zegoen prest. Ezkolagabea izan arren, irakurtzen bazekien, eta gustatu egiten zitzaion. Trufa eta parrandaren eredu gisa azaldu arren, abila zen gaiei sakontasunez heltzeko unean. Honen harira, Politika eta, bereziki, gizarte arazoei eskainitako printzek ezagun egin zuten Txirrita; Foruak kendu zituenari, Cubako gerrarenak, Norteko trenbideari, Mundu ontako bizimodua eta Pasaiako huelga bezalako bertsosortak, horren argigarri. Pello Errota, Udarregi, Otaño, Gaztelu, Artzai Txikia Sailburu eta Frantsesa izan zituen, besteak beste, bertsolari lagunak. Labankada eman zioten Maiorazgoa bazuen ere, baserria utzi eta hargintzan lan egitea erabaki zuen Txirritak. Alferra baino, parrandazale amorratua zen, eta horrek lanean arazoak sortu zizkion. Hargin ona zen, baina parrandak luzatzen zitzaizkion eta ez zen lanera joaten. Astean hirutan sagardotegira joan eta hurrengo egunean lanera joan gabe egoten zen hainbatetan. Bertsotan ibiltzeko, ordea, ez zuen arazorik; egun osoa bertsotan pasatzeko gai zen, oso argia baitzen. Noizbehinka baten bat berarekin haserretu egiten zen bertsotan esandako zerbaitegatik. Behin kartetan ibili ondoren, galdu zuen batek Txirrita etxera zihoala, labankada eman zion. Nahiko gaizki egon zen, sendagileak ere osatzeko aukera gutxi zituela esan zion, baina azkenean onik atera zen. Azken urteak Gazteluene baserrian eman zituen, Altzan. 60 urte zituen arrebaren etxera iritsi zenean eta nahiko lodia eta baldarra zen. Normalean goizeko hamaikak inguru altxatzen zen, eta gosaldu beharrean, hamaiketako modukoa egin ohi zuen, gazta eta ardoarekin. Martillun baserrira joaten zen lagunekin ardo batzuk edatera eta han, egonean, bertsotan egiten zuen. Ez zitzaion erraza egiten alde batetik bestera mugitzea; orduan, Juanaene baserriko Evaristok aberentzat zuen gurdia hartu, han igo eta Gazteluenera eramaten zuen bueltan. Garai hartan, bitarteko asko egon ez arren, baserri guztietan gurdi bat zegoen. Herri batean bertsotan entzun nahi bazuten, gurdiarekin bila joaten ziren eta gero, saioa eta parranda ondoren, etxera eramaten zuten. Bizipenak bizipen, gizon ona zen. Bertsotan egon ondoren, etxera ekartzen zutenean, haurrentzat garai hartako patxintxiak erosten zituen; gaileta borobil txikiak, alegia. Noiz iritsiko zain egoten ziren Gazteluenen. 1asorzabal@hitza.info Txirritarengana jende asko joaten zen norbaiten kontrako bertso-paperak egin zitzan eskatzera,Antonio Zabala euskaltzain eta ikerlariari kontatu ziotenez. Desamodio kontuak eta mota guztietako arrazoiengatik sortutako ezin ikusiak ziren, besteak beste,bertso horietako gaiak.Enkargatutako gaiaren gainean bertso-sorta bat buruz konposatzen zuen Txirritak, eta bere ilobak paperean jarri egiten zuen,gero inprentara eraman eta azoka egunetan saltzeko.Eskolarik gabea zen bertsolari gipuzkoarra; irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten.Horregatik diktatzen zizkion bertsoak ilobari.