Sagardoaren lurraldea

Gure Zirkuko kideek irekiko dute Txotx Denboraldia, urtarrilaren 15ean

Descripción

Zirkuko kideen ardura izango da sagarrondoa landatzea eta 'Gure sagardo berria!' oihukatzea urteko lehenengo txotxean.

sidrería alorrenea astigarraga gure zirkua protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Kronika
  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2025-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017212

Texto completo

Zirkuko kideen ardura izango da sagarrondoa landatzea eta 'Gure sagardo berria!' oihukatzea urteko lehenengo txotxean.

Gabonak joatearekin batera, iristear da Txotx Denboraldia. Hurrengo asteazkenean, urtarrilaren 15ean, izango da irekiera ekitaldia Alorrenea Sagardotegian, eta Sagardoaren Lurraldeak atzo iragarri zuen zein izango den aurtengo gonbidatu berezia: Gure Zirkua.

Zirkuko kideak arduratuko dira, hortaz, sagarrondoa landatzeaz eta 'Gure sagardo berria!' oihukatzeaz, urteko lehenengo txotxa ireki ondoren.

Egun osoko plana izango da datorren asteazkenekoa, eta bertan elkartuko dira sagardoaren munduko eragile guztiak. Horiekin batera, Astigarragako kultur eragileek hartuko dute parte, ohiko sagar dantzarekin, esaterako. Bertsoek ere izango dute tartea irekiera ekitaldian, Agin Laburu astigartarra eta Joanes Illarregi arituko baitira kantuan.