Sagardoaren lurraldea

Gure Zirkuak irekiko du txotx denboraldia urtarrilaren 15ean Astigarragan

Descripción

Gure Zirkuko partaideek karpatik sagardotegira egingo dute jauzi datorren urtarrilaren 15ean, izan ere, beraiek arduratuko dira 2025eko txox denbor...

sidrería alorrenea astigarraga gure zirkua protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Naiz
  • Fuente: naiz:
  • Fecha: 2025-01-07
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017211

Texto completo

Gipuzkoako txotx denboraldiari irekiera urtarrilaren 15ean emango diote, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Aurtengoan ere gonbidatu berezi bat arduratuko da: Gure Zirkuko kideek oihukatuko dute ‘Gure Sagardo Berria’.

Gure Zirkuko partaideek karpatik sagardotegira egingo dute jauzi datorren urtarrilaren 15ean, izan ere, beraiek arduratuko dira 2025eko txox denboraldia irekitzeaz. Alorrenea sagardotegian izango da lehen zita, Astigarragan.

Jada ohitura bihurtu den ekitaldia egingo dute, sagarrondo berri bat landatuko dute Astigarragan, eta ondoren, sagardoa dastatu ostean ‘Gure Sagardo Berria’ egingo dute aldarri.

Iritsi da aurtengo Sagardo Berriaren Eguneko gonbidatua nor izango den jakiteko unea:@GureZirkua|k irekiko du 2025eko txotx bolada urtarrilaren 15ean Alorrenea sagardotegian "Gure Sagardo Berria" esanda! Aldez aurretik, sagarrondoa landatuko du usadioari jarraituta  pic.twitter.com/PTDix2yZNU

— Sagardoaren Lurraldea (@sagarlur) January 7, 2025

32.edizioa izango da aurtengoa, eta Erriberako kultur etxean abiatuko da eguna, prentsaurreko batekin. Astigarragako alkate Xabier Urdangarin, Lakuako Gobernuko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko arduradunek 2024ko uztaren ezaugarriak azalduko dituzte, sagardo berriaren eta sektorearen berrikuntzen berri ere emango dute.

Jarraian denboraldiari irekiera emango dioten Gure Zirkuko kideek landatuko dute sagarrondoa. Sagardoaren Lurraldeko kideek azaldu dutenez «dinamismoa eta naturaren eraberritzea» sinbolizatu nahi dituzte gonbidatu berezi hauekin.