Sagardoaren lurraldea

Gure Zirkuak zabalduko du 2025eko txotx denboraldia

Descripción

Gure Zirkuak zabalduko du 2025eko txotx denboraldia. Ekitaldia urtarrilaren 15ean egingo dute Alorrenea sagardotegian. Ohiturari jarraiki, "Gure sagardo berria" esango dute Iker Galartzak eta Joseba Usabiagak sagardotegi boladari ekiteko.

sidrería alorrenea astigarraga gure zirkua protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: EITB Media
  • Fuente: Eitb
  • Fecha: 2025-01-07
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017207

Texto completo

Gure Zirkua Euskal Herriko zirkuko kideei egokituko zaie aurten 2025eko txotx boladari ekitea, Sagardoaren Lurraldeak gaur jakinarazi duenez.

Urtero, uzta berriari ongietorria emateko ekitaldian aritzeko gonbidatu berezi bat aukeratzen du elkarteak. Aurtengo Sagardo Berriaren Eguna hilaren 15ean egingo dute Alorrenea sagardotegian (Astigarraga, Gipuzkoa).

Ohiturari jarraiki, "Gure sagardo berria" oihu eginda sagardo berria dastatuko dute Iker Galartzak, Joseba Usabiagak eta Gure Zirkuko gainerako kideek. Aurrez, sagarrondo bat landatuko dute Astigarragako Erribera Kulturguneko plazan.

Gipuzkoako sagardotegiak duela hiru hamarkada hasi ziren ospatzen Sagardo Berriaren Eguna. Ordutik, uzta berriari ongietorria emateko ekitaldian Euskal Herriko pertsonaia ezagun asko izan dira ekitaldiko protagonista, hala nola Andoni Egaña bertsolaria, Joane Somarriba txirrindularia, Ainhoa Arteta sopranoa, Realeko gizonezko jokalariak, La Oreja de Van Gogh musika taldea eta Izaro abeslaria.