Sagardoaren lurraldea

Iazko uztaren %40 inguru biltzea espero dute Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan

Descripción

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileek uzta txikiagoa espero dute aurten. Alde batetik, ez-urtea tokatzen delako aurten eta, bestetik, neguan hotz gutxi egin duelako eta udaran egindako bero zakar kolpe batek uztaren parte bat bota zuelako. Guztira, iazko uztaren %40 inguru biltzea aurreikusten da.

manzana local euskal sagardoa marca manzana cosecha

Ficha

  • Autor: Naiz
  • Fuente: naiz:
  • Fecha: 2024-09-30
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017185

Texto completo

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileek uzta txikiagoa espero dute aurten. Alde batetik, ez-urtea tokatzen delako aurten eta, bestetik, neguan hotz gutxi egin duelako eta udaran egindako bero zakar kolpe batek uztaren parte bat bota zuelako. Guztira, iazko uztaren %40 inguru biltzea aurreikusten da.

Orokorrean, Gipuzkoan Goierri inguruan sagar gehiago da Beterrin baino, neguan hotz handiagoa egin duelako eta horrek eraginda loraldi hobea izan dutelako sagarrondoek. Bizkaian ere antzeko egoera dago, kostalean baino sagar gehiago da barrualdean eta Araban iaz gutxi eman zuen lekuetan da sagarrik gehien.

Uztaren nondik norakoak azaltzeko Irungo Etxezabal baserrian egindako agerraldian nabarmendu dutenez, iazkoa handia izaki, aurreikusi zitekeen aurtengoa txikiagoa izatea eta halakoa izan da.

Uzta txikiak direnean azukre gehiagoko sagarrak izan ohi dira normalean, baina aurten, udarako euriak medio, iazko alkohol graduazio antzekoa izango dute. Eurien eraginez, heldutasuna ere nahiko atzera dator eta sagastirik gehienetan datorren astean hasiko dira sagarra biltzen.

2,5 milioi kilo

Datu zehatzak emateko goizegi bada ere, 2,5 milioi kilo biltzea aurreikusten da Euskal Sagardora bideratutako sagastietan. Urtez urte geroz eta sagar gehiago ari da izaten bertako sagastietan, dauden sagastiak zaindu eta sagasti berriak aldatu eta produkzioan sartu ahala.

Bide horretan, sagarzale eta sagardotegien arteko akordioak lotzen ari da Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, luzerako elkarlana baita bertako produkzioa handitu, sektoreak indartu, produktuak posizionatu eta kalitatea bermatzeko modurik egokiena.

Datozen urteetarako dei egin die Euskal Sagardoa Jatorri deiturak sagargileei, sagarra lantzeko interesa badute, aldez aurretik sagardogile eta Jatorri Deiturarekin harremanetan jartzeko, akordioak bilatu eta sagarraren gestioa denborarekin lotzen joateko.

Euskal Sagardoaren barruan 250 sagargile daude gaur egun eta 500 hektarea inguru sagasti. Sagar hau guztia Jatorri Deiturako 47 sagardotegietara joaten da, Euskal Sagardoa ekoizteko. Sagasti hauetan zahar eta berriak daude eta beste 155 hektarea dira produkzioan sartu berriak edo datozen urteetan produkzioan sartuko direnak.