Sagardoaren lurraldea

Astigarragako sagardogileak izango dira gaur protagonista Ergobia auzoko plazan

Descripción

Dastaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta antolatzaileek adierazi dutenez "nahi adina sagardo eta pintxo izango da"

astigarraga concurso de sidra de ergobia fiestas concurso sidra

Ficha

  • Autor: María Cortés
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2024-08-24
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017158

Texto completo

Sagardogile ezberdinak lehiatuko dira gaur eguerdian Ergobian, LXI. Sagardo Txapelketan.
Ampliar
Sagardogile ezberdinak lehiatuko dira gaur eguerdian Ergobian, LXI. Sagardo Txapelketan. MARÍA
Astigarraga

Astigarragako sagardogileak izango dira gaur protagonista Ergobia auzoko plazan
Dastaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta antolatzaileek adierazi dutenez «nahi adina sagardo eta pintxo izango da»
María Cortés
María Cortés

Astigarraga

Sábado, 24 de agosto 2024, 20:03 | Actualizado 20:20h.

Comenta

Dagoeneko jai giroa dute Ergobian eta bihar arte gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren pertsonek. Gaur adibidez, Sagardo Eguna da. Goizean, 10:30etan, meza nagusia ospatuko da Astigarragako Andre Maria parroki elizan, auzoko hildakoen oroimenez. Ondoren, 11:30etatuk aurrera, LXI. Sagardo Lehiaketa. Astigarragako sagardogile guztiak izango dira gonbidatuak. Dastaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da plazan eta antolatzaileek adierazi dutenez, «nahi adina sagardo eta pintxo izango da hurbiltzen diren guztientzat».

Arratsaldean berriz, 17:30etatik aurrera, harrijasotzaileen txanda izango da. Emakumezkoen III. Txapelketa antolatu da, 55 kiloko 'Etxepazter' harriarekin; eta Gizonezkoen kasuan, X. Txapelketa Ergobiko 104 kiloko 'Harri Beltza'rekin. Partehartzaileak honako hauek izango dira: Karmele Gisasola 'Zelai III', Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Maddi Gesalaga emakumezkoetan; eta Mikel Lopetegi 'Urra', Paulo Azpiazu, Xabat Olaizola eta Iraitz Arruti, gizonezkoetan. Gauean, 21:00etatik aurrera, afaria, karpan. Afalostean, Izer eta Alabierrekin erromeria. 23:00etan, zezensuzkoa.
Baserritarren Eguna
Biharko Baserritaren Egunarekin agurtuko dituzte Ergobiko jaiak. Goizean, 11:00etan, LVIII. Ergobiko Idi Demak ez du hutsik egingo. Bertan izango dira Matxain, Pagadizabal eta Igeldo. Eguerdian berriz, bazkari ofiziala.

Programazioaren azken ekitaldiak arratsaldean izango dira.

17:30etan, zaldi proba, Imanol Paollaren eta Santa Klararen zaldiekin. Ondoren, 19:30etan, Ergobiko haur eta helduen danborrada. Azken gauean, 23:00etan, zezensuzkoa, ondoren, su artifizialak eta 23:30etan, Ergobision.