Sagardoaren lurraldea

Las sidrerías Saizar y Aginaga han mostrado interés por adquirir la sidra con Eusko Label

Descripción

Sidra 7 Sidrería Saizar / sidreria Aginaga / certificado Eusko Label / Eusko Label / Sagardoetxea / degustaciones en sidrerías / Sagardo Eguna de Usurbil

eusko label sagardo egunak sidra sagardoetxea sidrería saizar

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2011-03-18
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: A82
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001711

Texto completo

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 27 sagardotegik Eusko Labela lortzeko interesa agertu dute; tartean, baita Aginaga eta Saizar sagardotegiek ere. Horretarako, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Kalitatea Fundazioak martxoaren 2tik abian ditu inspekzio lanak. Enologo, teknikari, sumelier edota sagardogileez osaturik dagoen Kalifikazio Komite batek burutuko ditu lan hauek. “Kontrolak egingo ditu sagastian, instalazioetan eta elaborazio prozesuan, Araudiak jartzen duenaren haritik. Jarraian, Kalitatea Fundazioak berak analisi fisio-kimikoak egingo ditu kreditatutako laborategi batean, sagardoak araudiak biltzen dituen kalitate parametroak betetzen dituela ziurtatzeko. Bukatzeko, Kalifikazio Komiteak, sagardoen analisi sentsoriala egiteko ardura duenak, esan beharko du sagardo hauek Eusko Labelerako onartuak direla. Orduan emango dizkio Fundazioak Eusko Label etiketak onartutako sagardo botilei", berri eman dute sagardogile elkartetik. Ehuneko ehunean bertako sagarrarekin eginiko 800.000 litro inguru merkaturatzea espero da aurten. 27 upeltegi Sagardogileen Elkartetik ohartarazi dutenez, “hau hasi besterik ez da egin”. Iaz sagardotarako 6-7 milioi sagar izan ziren, eta ondorioztatzen dutenez, "horrek esan nahi du 4-5 milioi litro sagardo bertako sagarrarekin egin direla. Baina, merkatuak eta prozesuak behar dituzten moldaketak kontuan izanda, sagardogileek kopuru horrekin hasi dute Eusko Labeleko bidea". Eusko labelean interesa azaldu duten upeltegiak 27 izan dira, horietatik 19 gipuzkoarrak. Hauexek: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Añota (Azpeitia), Astarbe (Astigarraga), Baleio (Oiartzun), Bereziartua (Astigarraga), Calonge (Donostia-Igeldo), Etxeberria (Astigarraga), Eula (Urnieta), Iparragirre (Hernani), Itsas Buru (Hernani), Larrarte (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga), Ola (Irun), Petritegi (Astigarraga), Rezola (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Urbitarte (Ataun), Urkiola (Donostia). Beste ziurtagiri bat, Gorena Kalitatearen inguruan, bada bestelako biderik hartu duenik. Sagardo Mahaia osatzen duten hamahiru sagardogileak Gorenak kalitate zigilu pribatua aurkeztu zuten aurreko astean Hernanin. Zigilu berriarenpean merkaturatzen hasiko dira sagardo botilak. Hurrengo astetik aurrera erosi ahal izango dira Gorenak zigiluko sagardo botilak. Ondokoak dira Sagardo Mahaia osatzen duten sagardotegiak: Astigarragako Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta, Mina eta Zapiain; Hernaniko Altzueta, Olaizola eta Zelaia; Donostiako Barkaiztegi; Ikaztegietako Begiristain, Errenteriako Egi-luze; Andoaingo Gaztañaga; Tolosako Isastegi eta Asteasuko Sarasola. Usurbilgo sagardotegirik ez da bertan. Probaketa eta dastaketa gidatuak Sagardoetxearen eskutik Txotx garai honetan Sagardoetxeak probaketa edo dastaketa gidatuak antolatu ditu. Helburua, garai berriko produktuaren berezitasunak lehen eskutik ezagutzea da; dastaketa sagardogilearekin batera eginez. Egutegia Martxoak 19 larunbata 11:00etan Gaztañaga sagardotegian (Andoain). Martxoak 26 larunbata 11:00etan Saizar sagardotegian (Usurbil). Apirilak 2 larunbata 10:30ean Txopinondo sagarnotegian (Azkaine). Apirilak 9 larunbata 11:00etan Zelaia sagardotegian (Hernani). Apirilak 16 larunbata 11:00etan Bereziartua sagardotegian (Astigarraga). Prezioa Dastaketa gidatua eta pintxoak: 10 euro pertsonako. Izen-ematea Sagardoetxean (Astigarragan) Tf: 943 550 575. E-posta: info@sagardoetxea.com