Sagardoaren lurraldea

zapiain, nazioarteko sagardo onena

Descripción

Ameriketako Estatu Batuetara iritsi da Zapiain sagardoa, eta bertako lehiaketa ezagunenean, Sagardo Naturalaren kategorian garaile suertatu da. Astigarragako sagardotegikoak pozik daude aitortzarekin.

euskal sagardoa glintcap concurso marca mercado sidra premiado sidrería zapiain

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2024-05-25
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017099

Texto completo

Ameriketako Estatu Batuetara iritsi da Zapiain sagardoa, eta bertako lehiaketa ezagunenean, Sagardo Naturalaren kategorian garaile suertatu da. Astigarragako sagardotegikoak pozik daude aitortzarekin.

Astigarragako Zapiain sagardotegia garaile suertatu zen Sagardo Naturalaren kategorian Great Lakes International Cider and Perry Competition lehiaketan, urtero Grand Rapidsen (Michigan, AEB) egiten den nazioarteko sagardo txapelketarik handienean. Euskal Herriko Zapiain sagardotegiak aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen, aurkeztutako lau produktuekin 4 urre lortuz. Ion Zapiainen hitzetan, «izugarrizko sorpresa eta poza» izan da. Mota honetako sari eta aitorpenek produktua ezagutzera ematen laguntzen dutela esan zuen, eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren posizionamendurako ere «oso garrantzitsua» dela gaineratu zuen, «oraindik nahiko ezezaguna baita eta lan asko dago egiteko». Lehiaketan aurkeztutako sagardoak munduko bazter guztietatik iritsitako epaimahaikide kualifikatuek dastatu zituzten, horietako asko «pommelier» gisako prestakuntza dutenak, sagardoaren munduko «sommelierrak», alegia.