Sagardoaren lurraldea

'Muztio magikoa' antzezlana eskainiko dute bihar Sagardoetxean, sagarrondoen loraldia ospatzeko

Descripción

Arratsaldeko 17:00etan izango da, eta antzerkia, dantza eta musika uztartuko dituzte herriko lau taldek, 'Udaberri giroan' ekitaldiarekin.

astigarraga actividades floración museo sagardoetxea udaberri giroan primavera

Ficha

  • Autor: Kronika
  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2024-05-24
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-017079

Texto completo

Arratsaldeko 17:00etan izango da, eta antzerkia, dantza eta musika uztartuko dituzte herriko lau taldek, 'Udaberri giroan' ekitaldiarekin.


'Udaberri giroan' ekitaldia izango da bihar, Sagardoetxea museoan, sagarrondoen loraldia ospatzeko. Eta aurtengoan, 'Muztio magikoa' izeneko antzezlana eskainiko dute bertan, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Herriko lau taldek hartuko dute parte emanaldian: Astigarragako Antzerki Eskolak, Astigar elkarteak, Norberto Almandoz musika eskolak eta Txirriskla txistulari elkarteak. Sagardoetxeako sagastian izango da saioa, eta doakoa eta irekia da, bertaratu nahi duten guztientzat.

Astigarragako bi istorio jorratuko dituzte emanaldian, «hainbat mendetako ezberdintasunarekin lotutakoak»; eta bi istorioen hari nagusia izango da «muztio misteriotsu eta magiko bat». Herriko gazteak izango dira protagonista, dantzarekin eta zuzeneko musikarekin hornitutako ikuskizunean.

Ekitaldira gerturatzen direnek, gainera, sagastia kolore bereziz jantzita topatuko dute. Izan ere, Museoen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Sagardoetxean, joan den larunbatean; eta bertaratu ziren familiek udaberriz apaindu zuten bertako sagastia, erleen, erlauntzen eta mota guztietako loreen marrazkiekin.