"Jarraitu sagardoari pultsoa hartzen"
Descripción
50 urte bete ditu aurten Azpeitian Santio Egunean ospatu ohi den Sagardo Txapelketak. Urrezko edizio honetako irabazlea Oiharte izan da
azpeitia concurso marca sidra oiharte sidra premiado
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2024-07-25
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-017054
Texto completo
Sagardoa gustuko dute azpeitiarrek. Horren lekuko Santio Egunean ospatu ohi den sagardo txapelketa. 50 urte bete ditu ostegun honetan eta ohi bezala, jende ugari gerturatu da sagardoaz, txekor errearen pintxoez edota hegaluze edo gaztaz osatutako mokaduez gozatzera.
Ohi bezala, 23 sagardogilek hartu dute parte -plazako arkuak hainbeste-. Urtero egon ohi dira eskaerak Azpeitiko txapelketan parte ahal izateko baino norbaitek baja eman ezean ezin da sagardozale gehiago sartu plazan. Edizio honetan, Sarasola ez da etorri eta haren ordez Oiharte gerturatu da Azpeitiko Sagardo Txapelketara. Eta estreinakoan irabazi ere. Berarentzat izan da 50. edizio berezi honetako saria. 137 puntu lortu ditu Zeraingo sagardotegiak. Bigarren postuan Petritegi sailkatu da , 134 punturekin eta hirugarren lekua Alorrenearentzat izan da, 133 punturekin.
Urrezko ezteiak izanda, sorpresaren bat edo beste emateko prest zeuden hitzordua antolatu ohi duten Sagardoaren Lagunak elkarteko kideak. Honela, urte hauetan guztietan Sagardo Egunean aritu diren hainbat omendu dituzte. Honela, Xanti Lazkano, antolaketan lanetan ibilitakoa; Tolosako Batasuna elkarteko kide Jose Mari Olano, emandako laguntzagatik, eta epaimahaikidei sagardoa ateratzen 26 urtean ari diren Iker Garate eta Alex Garmendia igo dira oholtzara beraien aitortza jasotzera. «Jarraitu sagardoari pultsoa hartzen», esan die hizlari lanak egin dituen eta antolatzaile taldeko Sebastian Lizasok.
Sagardo txapelketarekin batera, 24. Gazta Lehiaketa ere izan da eta Aizpea gaztandegikoek eraman dute Azpeitiko txapela; bigarren postua Ander Barandiaranentzat izan da, Idiazabalgoa, eta hirugarren lekuan La Lese arabarra sailkatu da.
Euskadiko XXVII. Blonda Txapelketak ere ganadu ugari bildu du eta etxekoak, Eizmendikoak izan dira protagonista. Bertako aberea, Nekane, izan da txapeldunetan txapelduna.