Osiñaga auzo txikiko infernu haundiak kontatuko dituzte ostegun honetan, Atsegindegin
Descripción
Dagoeneko Osiñaga auzoko etxe ugaritatik pasa dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales, 'Herri txiki, infernu handi' programako aurkezleak. Grabaketak eginda, orain ekitaldia grabatzeko unea heldu da eta ostegunean izango da Atsegindegin, arratsaldeko 19:30etan.
Ficha
- Autor: Kronika
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2024-03-18
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Código: NA-017006
Texto completo
Dagoeneko Osiñaga auzoko etxe ugaritatik pasa dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales, 'Herri txiki, infernu handi' programako aurkezleak. Grabaketak eginda, orain ekitaldia grabatzeko unea heldu da eta ostegunean izango da Atsegindegin, arratsaldeko 19:30etan.
Pasa den astean, 'Herri txiki, infernu handi' programaren grabaketak egin zituzten Osiñaga auzoan. Mikel Pagadi eta Miren Nogales auzotar ugariren etxeetara bertaratu ziren ate joka, infernuko kontu eske.
Osiñagako bizilagunak prestutasun osoa erakutsi omen zuten eta ondorengoak izan ziren parte hartu zutenak: Perrapa baserria, Osiñagako xerifa, Elorrabiko Batixta, Iparragirreko Juantxo, Urtzi telleria, eta Juma, esgrimako irakaslea.
Etxeetako grabaketak amaituta, orain ekitaldia grabatzeko unea heldu da, eta Atsegindegi aukeratu dute eszenatoki gisa. Ostegunean, beraz, Atsegindegi areto bihurtuko dute eta monologoa egingo dute bertan, Osiñagan izandako esperientzia azalduz. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta herritarrei bertaratzeko deia egin die programako langileek. Osiñagako Auzo Elkarteak ere ondorengo deia helarazi du: «gonbidapena zabaltzen dugu auzoko jendeari, auzoarekin lotura haundia duen herritarrei eta auzoan jaiotako guztiei».