Herritar ugari elkartu ziren kultur jardueretan
Descripción
Tilosetan egin zuten erromeria, eta Atsegindegin izan zen Oinkari taldearen ikuskizuna.
ocio degustación gastronomía hernani sostenibilidad cultura música sidra sidrería temporada del txotx
Ficha
- Autor: Kronika
- Fuente: Kronika.eus
- Fecha: 2024-03-11
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016994
Texto completo
Tilosetan egin zuten erromeria, eta Atsegindegin izan zen Oinkari taldearen ikuskizuna.
Larunbat arratsaldean egin zituzten txotx garaia eraldatzeko prestatutako kultur jarduerak. Arratsaldeko 17:30ak aldera hasi zen erromeria, eta dantzan jarri zituen Tilosetara bertaratutako herritarrak. San Joan konpartsako kideak gustura aritu ziren bertan, eta giro ederra sortu zen.
Arratsaldeko 19:30etan, berriz, Atsegindegira lekualdatu zen festa giroa. Bertan, herritar askoren begiradapean, ikuskizun ederra eskaini zuen Oinkari dantza taldeak.
Sagardoaren Mahaian hartu zuten jarduera hauek prestatzeko erabakia, bi helburu betetzeko asmoz: «Batetik, hernaniarrok espazio publikoa berreskuratzeko xedea du, txotx denboraldian ere herritarrek sagardoaren kulturaz eta harremanaz gozatzeko. Bestetik, kanpotik datozenei Hernaniz modu osasuntsuan goza dezaten gonbidatu nahi zaie.