Sagardoaren lurraldea

"Egungo Txotx mahaiko planteamendua" kritikatu du EAJk

Descripción

Sagarra eta sagardoa erdigunean jarri behar direla dio Andoni Amonarraizek: «Gure aldetik, proposamenak helarazi ditugu, besteak beste, elaborazio gazi eta gozoen erakusketak».

ocio astigarraga degustación gastronomía hernani sostenibilidad sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Kronika
  • Fuente: Kronika.eus
  • Fecha: 2024-03-18
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016993

Texto completo

Sagarra eta sagardoa erdigunean jarri behar direla dio Andoni Amonarraizek: «Gure aldetik, proposamenak helarazi ditugu, besteak beste, elaborazio gazi eta gozoen erakusketak».

«20 urte baino gehiago dira Txotx mahaiko kide naizela, orain sagardoarena, eta ez dut ulertu zergatik bildu diren Hernaniko eta Astigarragako EH Bildu Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Txotx garaiak sortzen dituen arazoei konponbidea emateko argudiatuta. Ez dut ulertu», hausnartu du EAJko bozeramailea den Andoni Amonarraizek.

Amonarraizek dio «baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak» ditugula: «herriaren irudia hobetzeko asmoa dago eta gure kasuan sagardoa eta sagarra, Txotx denboraldiak sortzen dituen arazoetatik banatu nahian gabiltza, proposamenak egiten. Aldaketa horren elementu nagusia sagarra eta sagardoa erdigunean jartzea da, modu honetara, Hernani gure inguruko beste produktu batzuekiko ezagutza eta bizikidetza eremu bihurtu dadin; besteak beste ondorengoak proposatu izan dugu, sagardoa eta arraina, elaborazio gazi eta gozoen erakusketak, produktu deribatuen erakusketak sagarra (zukua, sagardoa, alkoholak, etab.), eta munduko sagardoetara irekitzea». Eta Amonarraizek gehitu du, «bide hau dagoeneko irekita» zegoela.

Alderdi jeltzaleko bozeramaileak sagardoaren mahaiak gaur egun duen planteamendua kritikatu du: «Txotx denboraldiko gatazkaz hitz egiten ari da soilik, eta hau nola konpondu, eta EAJren aldetik, uste dugu ez dela onargarria. Lau urtean behin, atzera egiten dugu, gure herria sagarrari eta sagardoari lotutako kulturgunea bihurtzeko beharrezko bitartekoak lortzen saiatzen. Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari eska dakiokegu helburu hori lortzeko laguntza ematea, bai. Baina ez Txotx garaiak sortzen dituen arazoei soluzioa ematea, izan ere, azken 15-20 urteetan ezta udal gobernu batek ere ez du jakin txotx denboraldiko arazoa konpontzen. Gainera, badirudi EH Bilduk erantzukizunak kendu nahi dituela gainetatik eta gai horietan eskumenik ez duten beste erakunde batzuei eman nahi dizkiela».

Amaitzeko, Amonarraizek lanean jarraitu behar dela azpimarratu du: «Joan den legegintzaldian erabaki genuena lantzen jarraitu behar da, eta emaitzak oso denbora gutxira etorriko dira».