Sagardoaren lurraldea

Sagardoa, udan dastatzeko ezin hobea

Descripción

Udaberrian eta udan dastatzeko edari ezin hobea da sagardoa. 2023ko sagar uztarekin gutxi gorabehera 12 milioi litro sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian.

sidra primavera cosecha

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-05-16
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • Signatura: P40-86
  • »
  • Código: NA-016911

Texto completo

Sagardoa ekoizteko zer sagar barietate erabili den, sagastia non dagoen
eta sagardotegia zein den, 2023ko sagar uztarekin egindako sagardoek ezaugarri
ezberdinak dituzte. Hala ere, oro har aurreko uztarekin alderatuta,
sagardoak arinagoak dira, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute,
eta oso usaintsuak dira. Sagardo hori, 2023ko sagar uztarekin
egindako aurtengo sagardoa, botilatik dasta daiteke jadanik.
2023ko sagar uztarekin 12 milioi litro inguru sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian.
Aurreko sagar uztarekin baino gehiago. Izan ere, 2022ko uzta txikia izan zen,
eta 2023an handiagoa izatea espero zitekeen. Uzta handia izan
da, baina, urriko beroaren eraginez, sagar gutxixeago bildu da.