Ospetsu eta herritarren artean ekin diote sagardo bolada berriari Saizarren
Descripción
Txotx bolada berriari ekin dio Saizar sagardotegiak.
protagonista sidra sidrería saizar apertura del txotx usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua.eus
- Fecha: 2024-01-12
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016756
Texto completo
Sagardo berria dastatzeko garaia heldu da. Datozen asteotan uzta berria probatzeko aukera izango dugu txotxetik sagardotegietan, guneok ireki ahala. Ostiral iluntze honetan sasoi berriari ekin dio Saizar sagardotegiak. Iluntzeko 20:00etan hasi duen irekiera ekitaldi jendetsuak bete du Kalezarko gunea. Izan ere, hamargarren urtez ospatu dute txotx boladaren irekiera berria.
Aurreko edizioen antzera, bertako, nahiz urrunagoko aurpegi ezagunak batu dituzte Saizarren; politika, kultura, komunikazio nahiz kirol munduko pertsona ospetsuak. Haietako bik izan dute, sagardo berria txotxetik zerbitzatu, edalontzia goratu eta "hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria" adierazteko ohorea; aurtengoan, bi futbolari ohi, bi atezain ohi, Iker Casillas eta Luis Miguel Arconada. "Elkarrekiko sentitzen zuten miresmena ezagututa, gure sagardotegian elkartu nahi genituen uzta berriari topa egiteko. Loturak sendotuz, aliantzak sortuz, eta adiskidetasun zubiak eraikiz, Euskal Herriko Sagardo Naturalaren kultura zabaltzeko ahaleginetan", berri eman dute Saizar sagardotegitik.
Sebastian Lizasoren bertsoek, Korrontzi taldeak eta dantzarien aurreskuak egin die harrera bi kirolari hauei eta haien atzetik zetorren jendetzari, Julian Iantzik aurkezturiko ekitaldian.
Hortik aurrera, Saizarko kupeletan erromesaldia egin dute ekitaldira joandako lagun ilara amaigabeak. Afalordu girotua izango dute; besteak beste, Korrontzi, Mikel Erentxun eta Gatibu gonbidatu dituzte.