Sagardoaren lurraldea

"Uzta handia izan da"

Descripción

Iazko uzta txikiaren ondotik, aurtengoa bai, espero zitekeen modukoa izan da, "handia" nahiz "urriko beroek zerbait murriztu dute sagar kopurua". Hala adierazi dute astearte honetan, txotx bolada berriaren aurkezpenean, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartekoek, Sagardoaren Lurraldeak, Sagardoa Routek eta sagargile elkarteetako kideek.

astigarraga euskal sagardoa marca sagardo berriaren eguna sidra sidrería apertura del txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: Noaua.eus
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016677

Texto completo

Iazko uzta txikiaren ondotik, aurtengoa bai, espero zitekeen modukoa izan da, "handia" nahiz "urriko beroek zerbait murriztu dute sagar kopurua". Hala adierazi dute astearte honetan, txotx bolada berriaren aurkezpenean, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartekoek, Sagardoaren Lurraldeak, Sagardoa Routek eta sagargile elkarteetako kideek.

Uzta handiagoa eta jada dastatzeko aukeran ditugun sagardo berriek "iazkoarekin alderatuta, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute". Horrez gain, "oso lurrintsuak dira", zehaztu dute.

Sei milioi kilo sagar
Zenbakitan, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin 4 milioi litro sagardo ekoiztu dira 50 sagardotegietan. Haietako 2 Araban daude kokatuak, 3 Bizkaian, eta ia denak, 45, Gipuzkoan; tartean dira inguruotako Aginaga, Urdaira eta Saizar. Txotx bolada berri honetan dastagai izango diren Euskal Sagardoa jatorri izendapena duten sagarra ekoizten dutenak egun 250 dira eta zereginotarako 500 hektarea baliatzen dituzte. Aurtengo uzta handi honetarako 6 milioi kilo sagar jaso dituzte. Jatorri Deiturak egun 106 sagar barietate ditu onartuak. Horren harira Euskal Sagardoaren sustatzaileen esanetan, "geroz eta zailagoa da, sagardoaren ezaugarriak azaltzea, bertako sagar mota desberdinek, zonaldeak eta sagardotegi bakoitzak ukitu berezia ematen baitiote sagardoari. Gainera, azken uztan sagar asko izaki, jendeak gauza bereziak egiteko ere aprobetxatu du: Euskal Sagardoa, sagar mota jakineko sagardoak, sagasti berezietako sagardoak eta abar luze bat. Aukera geroz eta zabalagoa aurkitu ahal izango du kontsumitzaileak. Eta sagardo hauek erosteko aukera ere izango du bezeroak".

Sagardo Dastatze Gidatuak
Sagardotegietako otorduez gain, aurrez zerbitzu hau eskainiko dute hainbat guneetan txotx bolada honetan, sektoretik aditzera eman dutenez. "Beste hainbat bisita eta produktu eskaintzeaz gain, dastatze gidatua bezalako produktuak eskatu dizkigu joan den urteotan bertako bezeroak, eta hori dela eta hartu da hemendik aurrera hori eskaintzeko erabakia. Aukera aparta da sagardogilearen eskutik produktuaren berezitasunak jasotzeko ere".

Lekua hartzeko garaia da, beraz. "Bezeroari erraztasunak emate aldera, Euskal Sagardoen online denda eta Sagardotegietan otordu-erreserba egiteko sistema ere martxan ditugu sektorean. Online dendaren bereizgarri nagusia sagardo desberdinak eskaera bakarrean konbinatzeko aukera da: laurogeita hamar sagardo desberdin baino gehiago ditugu dendan, jendeak eskatu eta etxean jaso ahal izango dituenak".

Horrez gain, "bertako bezeroak eskatutako beste erraztasun bat ere martxan du sektoreak: sagardotegien bilatzaile automatikoa. Sagardoa.eus atarian lehen orrialdean aurki daiteke bera. Bertan, data aukeratzea nahikoa da egun horretan zein sagardotegik duen tokia aukeratu eta erreserba egin ahal izateko. Sagardotegia aukeratu, mahaikide kopurua jarri, aurrerapena ordaindu eta klik batean mahaia erreserbatuta gelditzen da! Deirik egin edo emailik bidali gabe. Sistema honek joan den urteotan arrakasta handia izan du gure bezeroen artean, eta aurten sagardotegi gehiago automatikoki erreserbatzeko aukera izango da euren