Sagardoaren lurraldea

Euskal Sagardoa aurkeztuko dute bihar, Euskal Herri guztiko lehen sor-marka

Descripción

Eusko Jaurlaritzako, Euskal Elkargoko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek, sagardogintzako hainbat kiderekin batera, mugaz gaindiko jatorri izendapena eratzeko prozesuari buruzko xehetasunak eman...

euskal sagardoa iparralde denominación de origen marca navarra sidra

Ficha

  • Autor: Joxerra Senar
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-18
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016666

Texto completo

Ez da besterik Euskal Herrian. Euskal Sagardoa aitzindari izango da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileek abiaturiko eskaera Euskal Herrikoa bilakatu da. Lurralde guztietako sagardo ekoizpenek izango dute babesa mugaz gaindiko jatorri izenaren pean.

Bihar emango dituzte hura sortzeko prozesuaren berri erakundeek eta sagardo sektoreko eragileek. Bertan izango dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, Joseba Erramundegi Euskal Elkargoko Mugaz Gaindiko Europako eta Nazioarteko kontseilaria, Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izenaren zuzendaria eta Bixintxo Aphaul Domaine Bordattoko sagardogilea.

Mugaz gaindiko jatorri izena Europako Batzordearen eskumena da, ez estatuena. Unai Agirrek egin dio Europako Batzordeari eskaera, eta horren berri emango du.

Euskal Sagardoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 sagardogile biltzen ditu gaur egun. Hemendik aurrera, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako sagardogileak ere batu ahalko dira tokiko sagarrarekin ekoitzitako eta kalitate bermea duen sor-markan. «Europako Batasunean lehen aldia da mugaz gaindiko arautegi bakarra egiten dela. Eder da, halere», goraipatu zuen azaroan Bixintxo Aphaulek, Ipar Euskal Herriko ekoizleen izenean, Ipar Euskal Herriko Hitzan egindako erreportajean.

Nafarroan, Sagarrica elkartea sortu dute sagardo sagarren ekoizleek. Lurraldean egun bost sagardogile badira, eta Euskal Sagardoa sor-markan sartzeko eskatua dute.