Sagardoaren lurraldea

Bat eta hiru aldi artean joango da jende gehien sagardotegira

Descripción

BERRIAk bere irakurleei galdetu die zenbat alditan joango ote diren sagardotegira garai honetan. Gehienak gutxitan joango diren arren, gutxi batzuk behintzat lau alditan egingo dute txotx.

ocio gastronomía sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Julen Otaegi Leonet
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2024-01-24
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016660

Texto completo

«Txotx!». Aurreko astean abiatu zuten aurtengo txotx garaia, eta, oraindik urtarrila den arren, bizkor bezain adi ibili behar da otorduak antolatzeko zein sagardotegietan erreserbak egiteko; bestela, betiko erantzuna telefonoaren bestaldean: «Asteburu hori? Leporaino beteta dugu!».

Galdera bota zien BERRIAk bere irakurleei herenegun: Zenbat aldiz joango zara aurten sagardotegira? Zortziehun erantzunetik gora jaso ditu sare sozialetan, eta ados jarri dira gehien-gehientsuenak. Erantzun dutenen hamarretik ia bederatzi (%87) gutxienez behin eta gehienez hiru aldiz joango da sagardotegira; %9, berriz, lau eta sei aldi artean; eta badira gutxienez zazpi egunetan «txootx!» esango dutenak. Erantzun hauek sagardotegira joango direnek eman dituzte; dena den, X sare sozialean izan da galdetu duenik: «0 ez da aukera ala?». Arrazoi, bai.

Ez hori bakarrik: aurten, Euskal Herriko sagardo guztiak Euskal Sagardoa deritzon sor-markan bilduko dira —Euskal Herriko zazpi lurraldeeak aintzat hartzen dituen lehena da—. Aurreikusten dute uda hasiera alderako onartuko dutela.