Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna eta Jardunaldi Mikologikoa batera helduko dira Lekunberrira igandean

Descripción

Lekunberrin oso sasoiko bi ospakizun bilduko dira plazan igandean: Sagardo Egunaren XVIII. edizioa eta Jardunaldi Mikologikoa. Antolakuntzan parte ...

ocio gastronomía jornada lekunberri sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Gaur8
  • Fuente: GAUR8
  • Fecha: 2023-09-27
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016627

Texto completo

Lekunberrin oso sasoiko bi ospakizun bilduko dira plazan igandean: Sagardo Egunaren XVIII. edizioa eta Jardunaldi Mikologikoa.

Antolakuntzan parte hartzen duten eragileek gogoratu duenez, sagardoak erroak gordetzen ditu inguruan, eta haren zikloak urtean dituen mugarrien artean irailaren amaieratik aurrera sagar bilketa eta elaborazio aldia izaten dira zeregin nagusiak. Egun, Lekunberrin eta Larrungo bailaran «txotx» errituala jarraitzen duten lau sagardotegi daude eta gehienetan sagardo propioa egiten dute, oroitu dutenez.

Tradizio horrekin bat eginez Sagardo Egunak inguruko zukurik onenak dastatzeko aukera eskainiko du. Bost sagardogile irtengo dira plazara: Martintxonea (Aldatz), Larraldea (Lekaroz), Lindurren borda (Lesaka), Toki Alai (Lekunberri) eta Perkatzenea (Madotz).

Aurreko edizioetan jarraitutako formula jarraituz, edalontzia erosi beharko da 4 euroren truke eta bost sagardoak dastatzeko aukera izango da.

Sagardoaren ondoan, taloak, artisau ogia edota bertako gaztak dastatu ahal izango dira. Azoka 11.00etan hasiko da eta hainbat ekitaldi izango dira programazioan. Izan ere, sagar barietate arruntenen aukeraketa bat erakutsiko da (11.00etan), sagarra zapaldu eta txikitzeko kirikoketa zeremonia (12.00etan) izango da eta eskaintzari Jardunaldi Mikologikoaren erakusketa eta pintxoak gehitu behar zaizkio.

Trinketean egingo da hitzordu mikologikoa, Altsasuko Mikologia Elkarteak eta Tuntturre mendizale elkarteak antolatuta. Horri begira deialdi bat dago irailaren 30erako, perretxikoak eta bildutako onddoak trinketera eraman eta bertan bildutako guztiak identifikatzeko.