Sagardoaren lurraldea

ETSko Iñigo Etxezarretak irekiko du txotx sasoia

Descripción

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an egingo dute Astigarragan XXXI. Sagardo Berriaren Eguna, t...

astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Gaizka Peñafiel
  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2024-01-09
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016625

Texto completo

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an egingo dute Astigarragan XXXI. Sagardo Berriaren Eguna, txotx denboraldiari hasiera emango diona eta sagardo berria dastatzen hasteko aukera eskainiko duena. Datorren urtean ospakizun betean izango den En Tol Sarmiento (ETS) taldeko Iñigo Etxezarreta -argazkian- izango da aurtengo gonbidatua eta «gure sagardo berria!» esaldia lau haizeetara zabalduko duena, Alorrenea sagardotegian. Aurretik, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.