Arabako sagardo berria, Kuartangon
Descripción
Kuartango sagardotegian, behinola Zuhatzu-Kuartangoko bainuetxea izandakoan, ireki zuten atzo aurtengo txotx sasoia Araban. Trebiñukoarekin ...
kuartango protagonista apertura del txotx
Ficha
- Autor: Alaia Sierra
- Fuente: Gara
- Fecha: 2024-01-19
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016615
Texto completo
Kuartango sagardotegian, behinola Zuhatzu-Kuartangoko bainuetxea izandakoan, ireki zuten atzo aurtengo txotx sasoia Araban. Trebiñukoarekin eta Aramaiokoarekin batera, 180.000 sagar-kiloko uztatik sortutako 120.000 litroko ekoizpena «nahiko ona» izan dela nabarmendu zuten. Baia ibaiak bustitzen duen Kuartango herriko sagardotegiaren jabeak, Benito Peciñak, azpimarratu zuenez, Araban sagardoa egiten duten upategiak «gutxi gara, baina onak». GARAri azaldu zionez, klimaren soiltasunak, orografiak eta lurraren mineralizazioak «izaera berezia» ematen dio Araban ekoizten den produktuari.
Mikel Landa txirrindulari arabarra izan zen urteko lehen zurrutada hartu zuena, sagarrondo bat landatu ondoren. Gonbidapenagatik eskerrak emateaz gain, Kuartangon izateak «ilusio berezia» egiten ziola aitortu zuen, Badaia, Arkamu eta Gibillo-Urkabustaiz mendilerroek biltzen duten bailaran «pasa ditudan momentu onengatik» eta familiaren loturagatik.
«Ea garaipenen bat edo podiumen bat Arabako sagardoarekin lagun dezakegun», esan zuen itxaropentsu kirolariak.