Sagardoaren lurraldea

Astigarraga eta Hernaniren ohartarazpena: "Ez da sagardoa, zu zara. Hartu ardura!"

Descripción

Aurreko astean hasi zen txotx denboraldia Astigarragan eta Hernanin. Sagardoaren sektore garrantzitsua da bi herrietan, ekonomikoki eta kulturalki....

ocio astigarraga proceder hernani sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Gara
  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2024-01-26
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-016613

Texto completo

Aurreko astean hasi zen txotx denboraldia Astigarragan eta Hernanin. Sagardoaren sektore garrantzitsua da bi herrietan, ekonomikoki eta kulturalki. Izan ere, udalek aitortzen dutenez, aintzat hartzeko jardun ekonomikoa izateaz gain, «nortasun berezi bat ematen digu sagardoak, eta horri garrantzia ematen diogu».

Alabaina, udalerrietako agintariek atzo nabarmendu zutenez, «azken urteotan jende andana bat iristen ari da, eta hori alboko kalteak sortzen ari zaigu. Askotan, kudeatzeko zailtasun handiak ematen dizkigu bisitarien presentzia masibo horrek, eta hori dela-eta, idatziz eskatu diegu bai Gipuzkoako Aldundiari eta baita Eusko Jaurlaritzari ere, bilera bat egin dezagun egoerari aurre egiteko martxan jar daitezkeen ekimenak aztertzen hasteko».

«Gogoratu behar dugu sagardotegi garaiko larunbatetan, bereziki otsail erditik apiril bukaera arte, gure herrietara datorren jendetzak bizikidetza arazoak sortzen dituela. Horri aurre egiteko, beraz, berriz ere martxan jarri dugu kanpaina berezi bat, aurtengo kasuan, bi herriek elkarrekin». Iaz Hernanik bakarrik jarri zuen kanpaina hau indarrean. Aurten Astigarragak ere bat egin du berarekin.

Kanpaina honen bidez gogorarazi nahi diete txotx garaiaren aitzakian bi herriak bisitatzen dituztenei ez dutela jarrera matxistarik eta arrazistarik onartzen, eta horien aurkako protokoloa martxan izango dutela. Kanpainaren leloa, iaz bezala, honako hau da: “Ez da sagardoa, zu zara. Hartu ardura!”.