Sagardoaren lurraldea

La Real Sociedad ha abierto la temporada del txotx, que tendrá una sidra «aromática y con caracter»

aromático jokin aperribay jokin otaño joxe angel goñi martin lasarte mikel aranburu real sociedad sagardo berriaren eguna txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2010-01-14
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000165

Texto completo

«Aurten sagar gutxi izan da gehiegizko eguzki eta lehorteek eraginda, baina lortu dena kalitate haundikoa da», azaldu zuten atzo prentsaurrean. «Gure sagardo berria» esanaz ireki zuten atzo Astigarragako txotx denboraldia Real Sociedadeko kideek. Irekiera Petritegi sagardotegian izan zen eta aurtengo lehenengo sagardo tragoa Jokin Aperribay presidenteak, Mikel Aranburu kapitainak eta Martin Lasarte entrenatzaileak hartu zuten, eta Realeko ia talde osoa bertan izan zen bazkaltzen. Kalitateko sagardoa Irekiera aurretik, prentsaurrekoa eman zuten (bertan ziren, Astigarragako alkatea, Diputazioko eta Jaurlaritzako arduradunak, eta Realeko lehendakaria) eta bertan, aurtengo sagardoaren berri eman zuen Joxe Angel Goñi Sagardogunearen bozeramaileak. «Uzta eskasa izan da, aurten, %30 gutxiago bildu da, gehiegizko eguzki eta lehorte-aldien eraginez, eta kanpotik ekarri behar izan da. Dena dela, lortu dena kalitate haundikoa da eta aurtengo sagardoa aromatikoa eta izaera haundikoa da». Prentsaurrekoan, Petritegiko Jokin Otaño zena izan zuten gogoan. Ezker Abertzaleak oroigarria Aperribayri Ezker Abertzalea ere presente izan zen prentsaurrean eta txotx irekieran. Salatu zuten, herriko alderdirik bozkatuena izanda, udaletik kanpo daudela. «Benetako ordezkaria izanda, agurra eman nahi izan diogu sagardo denboraldi berriari, eta Reala zoriondu nahi izan dugu».