Euskal Sagardoaren loratzea
Descripción
2023ko uzta aurrekoa baina handiagoa izan da kopuruz eta 4 milioi litro inguru ekoiztu dira Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin
manzana local euskal sagardoa marca sidra cosecha
Ficha
- Autor: Oihana Prado
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2024-01-19
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016495
Texto completo
Zifra aldetik urterik onena izan da Euskal Sagardoaren-tzat, eta bai produkziori dagokionean bai kalitateari dagokionean ere “ona” izan dela baieztatu du Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak.
Zazpi urte igaro dira jatorri izendapena abian jarri zenetik, eta bilakaera positiboa izan badu ere, Agirrek lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du: “Jatorri Deitura bat izateak babes handia ematen dio sektoreari. Bide horretan, sagar eta sagardogileen arteko harremana ezinbestekoa da urtez urte ekoizpena hobetu eta orekatzeko. Bidea egiten ari gara eta emaitzak esperotako bidean eta denboran ari dira izaten, baina lanean jarraitu beharra dago”, esan du.
Euskal Sagardoa egiten duten sagardotegiak 50 dira, gehienak Gipuzkoan (45), eta Bizkaian eta Araban, berriz, hiru eta bi, hurrenez hurren. Euskal Sagardorako sagarra egiten duten sagargileei dagokienez, 250 dira eta guztira ia 500 hektarea erabiltzen dira horretarako. 2023an 6 milioi kilo sagar bildu dira Euskal Sagardorako.
“Urtez urte ekoizpena handitzen eta sagar zein sagardogile kopurua handitzen joan gara. Salmentak ere pixkanaka gora egin du. Bertako ekoizpena eta kalitatea ardatz hartuta ari da sektorea lanean eta horrek bere emaitzak eman ditu. Baina hau luzerako proiektu bat da, unean uneko egoera hobetzeaz gain, luzera begira sektorerako oinarri sendoak jarri nahi dituena”, ohartarazi du Agirrek.
Uzta handia eta berezia
Uzta aurrekoa baina handiagoa izan da kopuruz. Aurreko urtekoa uzta txikia izan zen eta 2023an handiagoa espero zitekeen. Uzta handia izan da, bai, baina urriko beroek zertxobait murriztu dute sagar kopurua. Guztira 4 milioi litro inguru ekoiztu dira Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin eta iazkoekin alderatuta, aurtengo sagardoek alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute, eta oso lurrintsuak dira.
Halere, ez da erraza sagardo berria definitzea, 106 sagar barietate desberdin ditu onartuta Jatorri Deiturak, sagastiak Euskal Herriko hainbat txokotan daude, etxe bakoitzak bere lanerako modua du… Geroz eta zailagoa da sagardoaren ezaugarriak azaltzea, bertako sagar mota desberdinek, zonaldeak eta sagardotegi bakoitzak ukitu berezia ematen baitiote sagardoari. Gainera, azken uztan sagar asko izaki, ekoizleek gauza bereziak egiteko ere aprobetxatu dute: Euskal Sagardoa, sagar mota jakineko sagardoak, sagasti berezietako sagardoak eta abar luze bat. Aukera geroz eta zabalagoa aurkitu ahal izango du kontsumitzaileak. Eta sagardo hauek erosteko aukera ere izango du bezeroak.
Sektorearen erronkak
Bertako sagardo guztia Euskal Sagardoa Jatorri Deituran sartzeko helburua betetzea da sektorearen xedea. “Horretarako sagastiak landatzen jarraitu behar dugu eta urteroko produkzioak bermatzen. Teknikoki hobekuntzak egitea eskatzen du horrek eta sagar sektoreari jakintza eta baliabideak jartzea. Horrez gain, sagardo sektoreak dibertsifikazioan eta produktuaren posizionamenduan lan egin beharra dauka: sektorea ahalegin handia ari da egiten bertakoa eta kalitatearen alde eta merkatuari eta kontsumitzaileari horren berri eman behar diogu”, argitu du Agirrek.
Sektorearen indargune eta ahuleziei buruz galdetuta, Agirrek argi dauka: “Aspaldian garatutako sektore bat da gurea, eta milaka urte dituen produktu bat dugu. Berez indargune bat da hau, kultura eta historia paregabea baitugu kontatzeko. Baina, aldi berean, oztopo bat ere bada, aldaketak asko justifikatu behar baitira eta jendeari ulertarazi zein bidetik goazen”.
DATUAK
50 Sagardotegi
Euskal Sagardoa egiten duten sagardotegiak 50 dira: 45 Gipuzkoan, Bizkaian 3 eta Araban 2.
250 Sagargile
Euskal Sagardorako sagarra ekoizten duten sagargileak 250 dira eta 2023ko uztan 6 milioi kilo sagar bildu dira.
Compartir el artículo
Compartir una noticia
Facebook
Twitter
Linkedin
Whatsapp
Telegram
Correo electrónico
Sigue el canal de Noticias de Gipuzkoa en WhatsApp, donde encontrarás las noticias más destacadas de la actualidad.
TEMAS
Txotx 2024
LO MÁS VISTO
1Los unionistas desbloquean la formación de un Gobierno en Irlanda del Norte
2¿Tiene la música propiedades mágicas?
3Los hijos de Berlusconi llevan a juicio a una de las chicas 'Bunga Bunga'
4Logran conectar en Cantabria la cueva más larga del Estado, con 206 kilómetros de túneles
5Pasa la noche atrapada en una telecabina a cinco grados bajo cero