"Arabar gisa, denboraldiari hasiera ematea Euskal Herriko kultura ezberdinak batzen dituen keinu polita da"
Descripción
Zenbat gauza gertatu zaizkion azkeneko urteotan. 16 urte zituela hasi zen Iñigo Etxezarreta (Gasteiz, 1988) En Tol Sarmiento (ETS) talde arrakastatsuan abeslari gisa, eta gaur arte egindako bidea nekez sinistu dezakeela aitortzen du. "Ikaragarria da bizi duguna", dio. Izan ere, 2025.
sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Oihana Prado
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2024-01-19
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016494
Texto completo
Zenbat gauza gertatu zaizkion azkeneko urteotan. 16 urte zituela hasi zen Iñigo Etxezarreta (Gasteiz, 1988) En Tol Sarmiento (ETS) talde arrakastatsuan abeslari gisa, eta gaur arte egindako bidea nekez sinistu dezakeela aitortzen du. “Ikaragarria da bizi duguna”, dio. Izan ere, 2025. urtean, martxoaren 22an, 20 urte beteko ditu ETS taldeak; horrenbestez, atzera begira-tzeko garaia heldu da, baita ametsetan ez daudela sinisteko. Euskal musikagintzan historia egin duen taldeaz eta sagardoarekin duen lotura bereziaz mintzatu zaigu Etxe, izan ere, Astigarragako Sagardo Berriaren 31. edizioko protagonista izateaz gainera, familiarekin eta lagunekin sagardotegira joatea tradizio bat da berarentzat.
Sagardo Berriaren Eguneko protagonista izatea tokatu zaizu. Espero zenuen horrelako zerbait?
Proposamenak erabat ezustean harrapatu ninduen. Gainera, gure taldeak Arabar Errioxan du jatorria, Iecora herrian, eta horregatik ardogin-tzaren munduarekin erlazionatzen gaituzte gehienbat. Hori dela eta, Astigarragako sagardo denboraldiari hasiera emateko ardura izatea gauza polita da guretzat. Euskal Herriko kultura ezberdinak batzen dituen keinu polita da.
Sagardo zalea zara?
Sagardoa eta, batez ere, sagardotegiko giroa dut maite. Sagardotegiak ospatzeko eta jendea batzeko aukera ematen du, eta lagunekin elkartzeko aitzakia bat da urtero. Gainera, denboraldia itxia izanik, urtarriletik apirilera arte, agendan planifikatzera behartzen zaitu.
Lanez gainezka zabiltza. Aurten izango duzu sagardotegira joateko astirik?
Noski. Dagoeneko, hiru hitzordu markatu ditut agendan: familiarekin, Gasteizko lagunekin, eta unibertsitateko lagunekin. Azken hauekin tradizio moduko bat bihurtu da sagardotegiko plana egitea. Frantzia, Andorra, Valentzia eta Catalunyatik urtero Gipuzkoara etortzen dira, ehunka kilometro eginez. Sagardotegiko giroak parekorik ez duela esaten dute.
Musikari dagokionez, zertan zabiltzate?
20. urteurrena ospatzeko BEC-en datorren urtean, martxoaren 15, 21 eta 22an, eskainiko dugun emanaldi berezia prestatzen ari gara. Egun berezia izango da, hainbat kolaborazio izango ditugu eta birari amaiera emateko ekitaldia ere izango da, izan ere, ospakizunaren ondoren atseden hartzeko asmoa dugu. Bestalde, abestiak sortzen ari gara, ez dugu disko berririk ateratzeko asmorik, baina bai kantaren bat.
‘20 urte zure eskutik’ emanaldirako sarrerak sei ordutan agortu ziren, eta egun bakar batetik hiru egunera luzatu behar izan zenuten...
Ikaragarria izan da. Euskal Herriko historian ez da horrelakorik gertatu. Urtebeteko aurrerapenarekin iragarri genuen kontzertua eta jendearen erantzuna ikusita, egun gehiago eskaintzea erabaki genuen. 45.000 sarrera jarri dira salgai, eta gutxi batzuk gelditzen dira salgai martxoaren 15erako, beste bi egunak agortuta daude.
Noiz jabetu zineten arrakastaren olatuak harrapatu zizuela?
Baina, zer da arrakasta? Hasieran, ehun pertsona gure aurrean izatea arrakasta kontsidera-tzen genuen. Gero, 2012an, Musikaren doinua abestia etorri zen eta jendeak gure abestia kantatzen zuela ikustea ikaragarria zen. Orain, gure emanaldietara zenbat jende hurbiltzen den ikusita, gure taldea momenturik onenean dagoela esango nuke. Hogei urte, zazpi disko eta ehunka kontzerturen ondoren, bidea pixkanaka egin dugula esango nuke, gauzak asimilatzeko denborarekin.
Une goxoa bizi duzue. Dastatzeko denbora duzue edo erritmo zoroak ez dizue uzten?
Hori da, hain zuzen, 2024. urterako nire buruari jarri diodan helburua, hau da, gelditu eta bizi duguna gozatu.
16 urterekin hasi zinen taldean. Oso gaztea zinen...
20. urteurrenaren harira, kalkuluak egiten hasi nintzen eta bizitzaren erdia baino gehiago daramadala konturatu naiz...
Ez duzu bizitza beste modu batera ulertzen.
Hala da. Baina ez da horrela izan beti. Ingeniaritza ikasketak egin nituen eta hainbat urtez ingeniari gisa lanean aritu nintzen, 2018. urterarte. Geroztik, musika da nire pasioa eta baita ogibidea ere.
Zuen kontzertuetan adin guztietako zaleak biltzen dira. Hori da ETS taldearen arrakastaren sekretua?
Polita da ikustea seme-alabekin batera etortzen