2023ko sagardo uzta 12 milioi litro ingurukoa da, "graduazio gutxiagokoa eta oso usaintsua"
Descripción
2023ko uztak 12 milioi litro sagardo inguru ekarri ditu aurten, aurreko urtean baino bi milioi gehiago. Oro har, sagardo hauek "alkohol gradu...
sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Naiz
- Fuente: naiz:
- Fecha: 2024-01-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-016481
Texto completo
Astearte honetan aurkeztu dute aurtengo sagardo uzta Astigarragan eta «graduazio eta gorputz gutxiagokoa eta oso aromatikoa» dela nabarmendu dute. ETS musika taldeko abeslari eta gitarrista den Iñigo Etxezarreta izan da urteko lehenengo sagardoa dastatu duena.
023ko uztak 12 milioi litro sagardo inguru ekarri ditu aurten, aurreko urtean baino bi milioi gehiago. Oro har, sagardo hauek «alkohol graduazio eta gorputz gutxixeagokoak dira, eta oso aromatikoak».
Uzta berria aurkeztu dute astearte honetan Astigarragako Erribera Kulturgunean, Sagardo Berriaren Egunaren XXXI. edizioan. Bertan Xabier Urdangarin alkatea, Lakuako Gobernuko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait ordezkari, Oihana Gaincerain Euskal Sagardoa Jatorrizko Deiturako presidentea eta Iñigo Etxezarreta ETS (En Tol Sarmiento) taldeko musikaria izan dira.
Aurten uzta «oparoa eta berezia» izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzat, eta 6 milioi kilo sagar bildu dira izen horrekin 4 milioi litro egiteko. EAEko 50 sagardotegik egiten dute Jatorrizko Deitura hau duen sagardoa: bik Araban, hiruk Bizkaian eta 45ek Gipuzkoan.
Aurtengo sagar-uzta «ugaria eta oso berezia» izan da, urriko tenperaturak «espero zena baino ekoizpen txikiagoa baina ugaria eragin baitu, aurreko urteekin alderatuta heltze aurreratuarekin», Gaincerainek azaldu duenez.
Iñigo Etxezarreta izan da protagonista, Alorrenea sagardotegian ‘txotx’a ireki du eta. Horren aurretik sagarrondo berri bat landatu du «naturaren dinamismoaren berrikuntzaren erakusgarri, urtez urte mahai baten eta sagardoaren inguruan esertzeko aukera ematen duena».
Alorrenean ekitaldiari hasiera emateko ‘txotx’aren irekieraren erritual koreografikoa egin da. Bertan, sagardogileek ETSko musikariari kupelera lagundu diote sagardotegien denboraldi berriari hasiera emateko.
Sagardotegiko sarreran txalapartariek egindako deiarekin, dantzariek sagar dantza dantzatu dute. Ondoren, Sagarduneko ekoizleek osatutako soka-dantzak Etxezarreta kupelera lagundu du denboraldiko lehen salda dastatzeko.
Musikari arabarra harrituta agertu da protagonista izateko gonbidapenarekin, are gehiago Arabako Errioxatik datorrenean, ardoarekin lotzen den lurraldea da eta.
ETS talde ezagunean musikari gisa egiten duen jardueraren eta sagardotegien esanahiaren arteko antzekotasunak nabarmendu ditu, leku horietan ospakizun eta zorion giroa sortzen delako.
«Errespetuz»
Astigarragako alkateak «sagardotegietan gozatzera» gonbidatu du, «sagardoa ezagutzera», baina «errespetuz». Produktua berritu egiten dela esan du, baina «sustraiak mantenduz». «Zaindu eta gozatu Euskal Herriko sagardotegiak elkarrekin», adierazi du.
Bittor Oroz Lakuako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak sagardoaren sektorearen garrantzia nabarmendu du, «tradizioari eta etorkizunari lotuta dagoen kalitatezko produktu batekin». Gainera, azpimarratu du Etxezarreta bezalako «enbaxadoreak» izateak gazteak sagardoaren sektorera «hurbiltzeko» balio duela.
Bestalde, Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak sagardotegiak eta sagardoa «errespetuz eta inguruaz gozatuz» gozatzera animatu du. Azahara Dominguez migukortasun diputatuak sektore hau «energiaz gainezka» dagoela esan du eta jakinarazi du otsaila eta apirila bitartean Lurraldebusek indartu egiten duela Donostia, Astigarraga eta Hernani arteko loturak, eguerdi eta gauetan sagardotegiez gozatzeko.