Sagardoaren lurraldea

"Iritsi da! Gure sagardo berria!"

Descripción

Ezin du ozenago eta argiago esan Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmientoko abeslariak: "Iritsi da! Gure sagardo berria!". XXXI. Sagar...

sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa iñigo etxezarreta marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Zuriñe Iglesias
  • Fuente: Naiz
  • Fecha: 2024-01-17
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • »
  • Código: NA-016478

Texto completo

Astearte honetan Alorrenea sagardotegian eman diote hasiera aurtengo txotx denboraldiari. Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmientoko abeslariak aitortu du ezin duela «aukeratu sagardoaren eta ardoaren artean». Alorrenea eta Petritegi sagardotegiko kideekin mintzatu gara.

Ezin du ozenago eta argiago esan Iñigo Etxezarreta En Tol Sarmientoko abeslariak: «Iritsi da! Gure sagardo berria!». XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izan da astearte honetan Astigarragan. Euskal Sagardo Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, aurtengo txotx denboraldiari hasiera eman diote.

Astigarragako Erribera Kulturgunean izan dira Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea, Lakuako Gobernuko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait ordezkari, Oihana Gainzerain Euskal Sagardoa Jatorrizko Deiturako presidentea eta Iñigo Etxezarreta musikaria.

«Mimo eta arreta handiz egin eta zaildutako sagardoak datastatzeko parada izango dugu», horrelaxe hasi du prentsaurrekoa Urdangarin alkateak. Aurtengoa uzta «oparoa» izan dela nabarmendu du Gainzerainek: «2023ko uzta aurreko urtekoa baino handiagoa izan da kopuruz».

Antton Telleriak jarri du umorea prentsaurrekoan, eta ondoren, Iñigo Etxezarretak, aurtengo gonbidatuak, sagarrondoa landatu du Erribera Kulturguneko Plazan. Bitartean, Sustrai Colinak eta Agin Laburuk pare bat bertso bota zituzten.

Petritegiko seigarren belaunaldikoa

Alorrenea sagardotegira joan aurretik, Argoitz Otaño sagardogileetako batekin hitz egin genuen. Haren esanetan, bera «Astigarragako Petritegi Sagardotegiko seigarren belaunaldikoa da».

Otañok azaldu sagardoa egiteko prozesua udaberritik aurrera hasten dela, «sagarrak bere hostoak eta loreak dituztenea», produkzioa irailetik aurrera hasten dela, eta geroz eta beranduago hasten dela aldaketa klimatikoarengatik. Gero fermentazioak beste pare bat hilabete, eta orain, sagardoa edateko moduan dagoela.

Aldaketa klimatikoak eragin du «sagarra goiz etortzea, eta asko erortzea, ur faltagatik ere bai». Aurtengo sagardoan «ez dago bolumen askorik, baina garratza da eta oso aromatikoa».

«Gure gagardoa gure sagarrarekin egin nahi dugu»

Txalapartaren eta txistuaren deiarekin batera, sagar dantza dantzatu dute Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Hori amaitu, eta sagardogileek zein kultur taldeko ordezkariek Iñigo Etxezarreta abeslaria soka dantzan parte hartzera gonbidatu dute, sagardo berria dastatu dezan.

Horien artean zegoen Garbiñe Etxezarreta Alorrenea sagardotegiko jabeetako bat. 23 urte daramatzate bertan, eta bigarren urtez jarraian haien sagardotegian egin dute sagardoaren denboraldi berriarekin irekiera.

Sagardotegia ez ezik, sagasti bat ere sartu dute proiektuan. «Orain dela zortzi-hamar urte Aian lursail bat erosi genuen, eta hortan hamaika hektaera ditu sagarrondoekin landatuta. Aurten gehien bat etxeko sagarra da, eta hemendik urte batzuetara nahi dugu gure sagardoa gure sagarrarekin egin».

Iñigo Etxezarreta: «Sagardoaren eta ardoaren artean ezin dut aukeratu»

Iñigo Etxezarretak egin du txotx Alorrenea sagardotegian, eta edaria dastatu du. Zer du nahiago Arabako Errioxako abeslariak, sagardoa edo ardoa?

«Ezin dut bakarra aukeratu. Biak esango dut. Ni ardozalea naiz, baina azken urteetan ere sagardotegiak ere gertutik ezagutu ditut. Gainera, esango nuke, 2010etik urtero ez dudala hutsik egin horrelako egun berezietan. Lagunekin elkartzeko aitzakia bat da».

Sagardoa «oso ongi» sartzen dela nabarmendu du Etxezarretak, eta tenperatura aldetik ere «oso ondo» zegoela.