Sagardoaren lurraldea

Sagardo txuri-urdinaren sasoia

Descripción

Txotx denboraldia Realak hasiera eman dio sagardotegi sasoiari. Lehen taldeko jokalariak izan dira sagardo berria dastatzen lehenak

astigarraga protagonista real sociedad sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Maitane Aldanondo
  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2010-01-14
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P11-10
  • »
  • Código: NA-000164

Texto completo

Txotx denboraldia Realak hasiera eman dio sagardotegi sasoiari. Lehen taldeko jokalariak izan dira sagardo berria dastatzen lehenak. «Gure sagardo berria». Sagarraren ardoa edatea atsegin dutenek atseginez hartuko zuten Jokin Aperribay, Mikel Aranburu eta Martin Lasarteren oihua. Haiek egin bezala, askok atzotik apirilaren amaiera arte lepo beteko dituzte sagardotegiak, aurtengo ekoizpena nolakoa den dastatzeko. Batzuetan lehenxeago, beste batzuetan beranduxeago, toki guztietan egunotan ekingo diote txotx denboraldiari. Hernanin, esaterako, igandean hasiko dute, eta Aizpea Goenaga aktore eta zuzendari donostiarrak izango du lehen edalontzia betetzeko ohorea. Hala ere, sasoiaren irekiera ofiziala zientzia, kultura, sukaldaritza edota kirol munduko pertsonaia ezagun edo berezi batek lehen sagardo kolpea hartuz egiten dute Astigarragako Sagardoetxean. Ekitaldiaren 17. urtea den honetan, mendeurrena ospatzen ari den Reala izan da Txotx irekiera ekitaldiko protagonista nagusia; sagardoarekin batera, noski. Aromatikoa eta izaera handikoa Apirilaren amaiera arte dastatu ahal izango den zukua, iazkoa baina preziatuagoa izango da. Izan ere, bederatzi milioi litro besterik ez dira ekoiztu, joan den urtean baino %30 gutxiago. 2008koa uzta historikoa izan zen eta haren aldean, eskasa izan da 2009koa, aurten edatekoa alegia. Gehiegizko eguzkiak eta lehorte aldiak bertako sagarraren gabeziaren eragile izan diren arren, kalitate handiko produktua eman dute. Sagarduneko sagar eta sagardo ekoizleen izenean Joxe Angel Goñik azaldu zuenez, «sagardoa aromatikoagoa eta izaera handiagokoa da, garraztasun gutxiagokoa eta amaiera lehorrekoa». Lanaren fruituen zain Sagardotegiak beteko dituztenek beren kabuz probatu beharko dute deskribapenaren zuzentasuna; Foru Aldundiko kirol eta kanpo ekintza diputatu Iñaki Galdosek ez zuen horretarako irrika ezkutatu, «sagardo berria dastatzera etorri naiz». Dena den, ekitaldia baliatu zuen Galdosek, berriro ere, urratu berri dituen ehun urteengatik Reala zoriontzeko. Jokin Aperribay Realeko presidenteak aldiz, taldea aukeratu izanagatik bere esker ona agertu zuen. «Reala eta sagardoa Gipuzkoako kultura eta zaporearen tradizio dira, eta ohorea da ekitaldi honetan parte hartzea». Horrekin batera, egindako lanak fruitu eman eta ekainean Lehen Mailara igotzea lortuz gero Bixente Arrizabalaga Astigarragako alkatearen iradokizunari heldu eta «sagardo asko edanez» ospatuko dutela adierazi zuen. Sortuko duten zaratarengatik barkamena ere eskatu zion. Futbol ligak emango duen bezain besteko jakin mina piztu zuten Petritegi sagardotegiko upelek. Bauina horiek ireki aurretik, Realeko Jokin Aperribayk, ohitura den moduan, sagarrondo bat landatu zuen Sagardoetxearen ondoko zelaian. Opari gisa, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok bertsoak bota zituzten, hiriko talde nagusia Lehen Mailara igotzea opaz. Bertaratutako hainbat gaztetxorekin argazkiak egin eta sinadurak eman ondoren, Petritegira bidea hartu zuen. Sagardotegian, gizonezkoen lehen taldeko jokalariek eta Martin Lasarte entrenatzaileak bat egin zuten. Gainontzeko taldekideak atzean zituztela, Aperribayk, Aranburuk eta Lasartek edalontzia bete eta esaldi falmatua ohitukatu zuten. Bertso eta dantzen ondotik, gainontzeko jokalariek eta bertaratutakoek probatu ahal izan zuten sagardoa.
Hiriko sagardotegiak:
Araeta. Arbitza bidea. Zubieta. 943-362049. Astiazaran. Irigoien kalea. Zubieta. 943-361229. Barkaiztegi. Barkaiztegi kalea. Martutene. 943-451304. Donostiarra. Embeltran, 9. Parte Zaharra. 943-420421 Izagirre. Bidarte Berri. Añorga. 943 361470. Kalonje. Gurutzeta kalea. Igeldo. 943-213251 Urkiola. Igara 37. Ibaeta. 943-210168
Usandizaga institutuko ikasleen etiketak
Usandizaga Institutuko Goi mailako Diseinu Grafikoko ikasleak Sagardun Patzuergoarekin lankidetzan aritu dira azken hilabeteetan, elkarteko hainbat kideentzako etiketak diseinatuz. Puntaren puntan izena duen proiektu honen xedea irudiaren egokitasunari buruzko hausnarketa egitea da. 13 ikaslek parte hartu dute bertan eta, bakoitza, sagardotegi batek ekoiztutako ardoak iradokitako ezaugarriak etiketan islatzen saiatu da. Betiere, sagardogileen nahiak eta merkatuaren beharrak aintzat hartuta. Txotx irekierarekin bat eginez, hilabete hauetan egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izango da, otsailaren 7a arte, Sagardoetxean antolatu du erakusketan.